2015/05/09
2015/05/05
LEGORRETAKO DANTZARI TXIKI EGUNEKO ARGAZKIAK IKUSTEKO AUKERA DUZUE ONDORENGO LINKEAN SAKATUZ:
https://plus.google.com/photos/113404046400729884211/albums/6145411751294695953?hl=es
https://plus.google.com/photos/113404046400729884211/albums/6145411751294695953?hl=es
2015/04/25
OIARTZUNGO DANTZARI TXIKI EGUNA
OIARTZUNGO DANTZARI TXIKIA
10:45eta Oiartzungo Haurtzaro ikastolan elkartuko dira, bertan hamaiketakoa izango dute egunari hasiera emateko. 11.30etan desfilea hasiko da herrian zehar, geldialdi desberdinetan hainbat dantza eskaini eta gero, herriko plazan elkartuko dira talde guztiak denak batera dantza ezberdinak eskaintzeko.
Goizeko saioari amaiera emanda, 14:00etan denak batera bazkaltzera joango dira ikastolako jantokira eta arratsaldean berriz, 16:30 etan, kalejiran ikastolatik plazara joango dira. 17:00etan dantzaldia egongo da plazan.
2015/04/12
LEGORRETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA
LEGORRETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA
Legorretako dantzari txiki eguna ere, apirilaren 19 an ospatuko da. Goizeko 11etan herriko Korta eta Zapas enparantzan bilduko dira dantzari guztiak eta bertan hamaiketakoa izango dute egunari hasiera emateko. 2009an jaiotako mutilak eta 2002-2003an jaiotako neska-mutilak izango ditugu bertan.
Eguerdiko 12etan desfileari ekingo diote eta Ordiziako AMETS BIDE, Zaldibiako IZTUETA, Legorretako IRRINTZI ALAI eta Beasaingo AURTZAKA izango dira bertan dantzan arituko diren taldeak.
Herrian zehar hainbat dantza eskaini eta gero, herriko plazan elkartuko dira talde guztiak danak batera dantza ezberdinak eskaintzeko eta baita talde bakoitzak bere saiotxoa egiteko ere.
Goizeko saioari amaiera emanda, 14:15etan haurrak bazkaltzera joango dira eta arratsaldean berriz, 16:30 etan, emanaldia izango dugu DJ-PORRUN en eskutik.
17:30etan plazara hurbildu, umeak jaso eta gurasoen ardurapean geratuko dira.
Anima zaitezte!
ZEGAMAKO DANTZARI TXIKI EGUNA
ZEGAMAKO DANTZARI TXIKI EGUNA
Apirilak 19, igandea, Zegamako dantzari txiki eguna ospatuko da eta bertan izango dira 2007-2008an jaiotako neskatxak eguna girotzen.
Goizeko 10:45an elkartuko gara Aitxuri Herri-eskolako pilotalekuan eta harrera-hamaiketakoa izango dugu egunari hasiera emateko. 11:30etan hasiko da desfilea eta herrian zehar ibiliko gara geldialdi desberdinetan dantzak eginez. Ekitaldiari amaiera emateko, plazan elkartuko gara talde guztiak batera dantza egiteko eta bakoitzak bere saio txikia eskaintzeko. 14:00etan emango diogu amaiera goizari.
Eguraldiak lagunduko ez baligu, herriko pilotalekuan izango litzateke saio guztia.
Animatu!
2015/03/15
ZALDIBIKO DANTZARI TXIKI EGUNA
Hilak 15, Igandea, Zaldibiko Dantzari Txiki eguna ospatu dugu. Goizeko 11etan gelditu gara herriko pilotalekuan, eta eguraldi kaxkarragatik desfilatu ezin izan dugun arren, dantza batean alaitu dugu goiza pilotalekuan bertan.
Goierriko hainbat taldek hartu dute parte egun hontan (Ordizi, Gabiri, Beasain, Legorreta... eta baita zaldibiarrek ere)
Egun berezia izan da zaldibiarrentzat eta baita besteontzat ere, Iztueta dantza taldearen 25. urteurrena izan baita eta esker ona emateko oroigarri bana eman digute.
Goizeko saioa amaituta, arratsaldean Modestoren txanda iritsi da eta arratsaldea alaitzeko pilotalekuan dantza batean jarraitu dugu.




Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


