2014/09/23



LAZKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA:

     Irailaren 21ean gure txikiak Lazkaoko Dantzari Txikian izan ziren. Goizeko 10.30etan elkartu ginen herriko plazan eta amaiketakoa jan ondoren herrian zehar dantza desberdinak eginez pasatu genuen goiza.

     Ondoren, talde guztiak herriko plazan elkartu eta dantza batzuk elkarrekin dantzatu eta gero, fandango, arin-arin eta kalejira batekin eman genion amaiera goizeko saioari.

     Bazkaldu ondoren, berriro ere, plazan elkartu ginen ikasle eta irakasle guztiak. Jon Urbietarekin batera dantzan ibili ginen ikasle, irakasle eta gurasoak.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina