Hilaren 29an, Ordiziako dantzari txiki eguna ere ospatu zen. Gure taldetik 2008an eta 2010 ean jaiotako neskak joan ziren eguna ospatuz dantza egitera.
Goizeko 10:45 etan, Barandiaran plazan gelditu ziren taldeei harrera egin eta hamaiketako goxoa jateko. 11:00etan "Esperanza Latina" ko kideen eskutik dantza hegoamerikarrak izan zituzten eta 11:30etan desfilea hasi zen Ordiziako kaleetan zehar.
13:15etan, berriz, Barandiaran plazan elkartu ziren denak batera hainbat dantza eskaintzeko. Goizeko saioarekin amaituz, herriko plazan bazkaldu zuten denak eta arratsaldea girotzeko, berriz, jolasak izan zituzten.
18:30etan, Tio Teronen semearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.
ARGAZKI GEHIAGO-- HEMEN
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina