Urtero bezela aurten ere iritsi zaizkigu Inauteriak Beasainera eta gu bertan izan ginen ospatzen. Otsailaren 25ean, Larunbatean goizean goiz Ostadar Dantza Taldeko lokaletik hasi genuen ibilbidea eta Beasaingo kaleak alaituz, Bideluze plazara iritsi arte dantza ezberdinak eginez aritu ginen.
Eguraldia lagun genuela eta, hainbat lagun elkartu ginen eta goiz polit bat pasa ondoren, plaza azpian bazkari goxoa zai genuen!
Denak batera bazkaldu ondoren, Muxutruk taldeak eskainitako erromeria ere izan genuen arratsaldea alaitzeko!
Egun konpletoa benetan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina