Maiatzaren 14ean, Igandean, Dimako dantzari txiki eguna ospatuko dugu. Goizeko 10:45etan herriko frontoian dantzari guztiak bilduko gara eta bertan, hamaiketakoa jango dugu. 11:00ak aldera, berriz, desfileari hasiera emango diogu herriko kaleetan zehar.
Goizeko saioari amaiera emateko, eguardiko 13:00etan herriko plazan elkartuko gara hainbat dantza eskaintzeko.
Plazako dantzekin amaitu ondoren, herriko frontoi handian bazkalduko dugu denak batera eguerdiko 14:00etan.
Arratsaldeko 16:00etan, berriz, erromeria izango dugu arratsaldea girotzeko !
DIMARA JOATEKO AUTOBUSA: GOIZEKO 9:30tan izango da Beasaingo tren geltokian.
*Joango diren taldeak: 2008 ko neskak.
2009-10 mutilak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina