2017/09/13

IGARTZAKO DANTZARIAK

Eguerdiko 12etan eman genion hasiera "Maritxu nora zoaz" doinuarekin egun handiari. Kofradiako 111 dantzarik eta 10 musikarik hartu genuen parte segizioan eta Loinazko San Martin plazatik Igartzaraino pausoz pauso buruzagiaren atzetik joan ginen. 

Aurten Kataluinako "Esbart Dansaire de RubĂ­" ko 40 dantzari izan ditugu segizioko bidelagun. Bezperan, Irailaren 8an, Beasaingo Usurbe Antzokian euren emanalditxoa ere eskaini ziguten. 

Eguraldiaren aurreikuspena oso ona ez genuen arren eta zaparradatxoa bota zuen arren, oso ondo eutsi zion amaierarako; eta beraz, bukaera bikaina eman genion emanaldiari.

Goizeko saioa amaituta, kofradia bazkaria egin genuen Igartza Jauregian eta arratsaldean berriz, erromeria irekia izan genuen Gernika pasealekuko parkean AIKO TALDEA ren laguntzaz.



EGUN ZORAGARRIA IZAN ZEN!!!


BIDEOTXO BAT


















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina