Abenduaren 16 a izan zen dantza taldeko kideek egin duten lanaren emaitza ikusteko eguna! Asteazkenean, entsegu orokorra izan ondoren, Larunbatean arratsaldeko 17:00 etan izan zen egun handia Usurbe Antzokian.
Bertantxe eskaini zieten ikasitakoa aiton-amon, guraso, anai-arreba, lehengusu zein gertuko kideei. Arratsalde paregabea pasatu genuen dantzaz gozatzen!
Musikariak ere bertan izan genituen beste behin euren laguntza eskaintzen eta denen laguntzarekin, emanaldi zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen !
ZORIONAK DENEI !
ARGAZKI GEHIAGO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina