DANTZARI TXIKI EGUNA BEASAINEN
A ze eguna
Igandekoa… Loinatz Jaiak ate joka ditugula nabari zen Maiatzaren 6ean,
Beasainen. Beste urte batez Dantzari Txiki eguna ospatu genuen. Orain arte beste
zenbait herritan dantzan aritu garen bezala, iritsi zen dantzariak geure
herrian bildu eta geure kaleak dantzaz alaitzeko unea.
Goizeko
11:30etan Dolarea Parketik irten eta kalez kale aritu ginen zenbait dantza
eginez San Martin Plazara iritsi arte. Bide guztian zehar izan genuen musikari, laguntzaile, ikusle, irakasle eta nola ez, geure dantzarien presentzia. Bestalde, ezin izango
dugu aipatu gabe utzi izan genuen eguraldi aparta, horrek ere asko lagundu
baitzigun!
Plazan
denak hainbat dantza eskaini eta gero, etxe zein elkarteetara bazkaltzera joan
eta egunarekin amaitzeko Modestoren emanaldia izan genuen Gernika pasealekuko
pilotaleku estalian.
Egun bikaina
pasatu genuen! Mila esker denei!
ARGAZKI GEHIAGO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina