2018/06/03

GALDAKAOKO KALEETAN ZEHAR


GALDAKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Bizkaian izan gara asteburu honetan Galdakaoko kaleetan barrena lehen aldiz dantzan! Goizean goiz autobusa hartu eta euria ari zuen arren, bertara iristean eguraldia lagun izan genuen egun guztian zehar!

 Goizean bi taldetan banatu eta kalez kalez zenbait dantza egin ondoren, plazan elkartu ginen amaieran Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait taldek batera hainbat dantza eskaintzeko.

Herriko jendearekin batera plazan bazkaldu ondoren, erromeria izan genuen bertan dantza pixka bat egiteko!

Amaitzeko, Galdaoko arduradunek emandako oroigarri zoragarri bat ere jaso genuen!


Mila esker!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina