Dantzari txikiei amaiera emateko Urretxun ere izan ginen. 2007an eta 2003-4 an jaiotako neskak izan ziren bertan. Goizeko 11 etan gelditu ginen Urretxuko Lourdesko Amaren Ikastolan eta hamaiketakoa jan ondoren, 12 etan Urretxuko kaleetan zehar hasiera eman genion ibilaldiari.
Eguardiko 13:30 etan bazkaltzera joan ginen. Arratsaldean berriz, Urretxun ohitura den bezala, alardea izan zen eta beraz, talde bakoitzak pare bat dantza eskaintzeko aukera izan zuen. Fandango arin-arin batekin eman genion amaiera egunari. Egun polita pasatu genuen!
ARGAZKI GEHIAGO----- HEMEN
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina