2016/06/27

SAN JOAN NESKATXEN SOKA DANTZA

Ekainaren 23an, urtero bezala, San Joan neskatxen soka dantza ospatu genuen Udari hasiera emateko. Urteko egunik luzeena izanik, guk ere ondo aprobetxatu genuen. Eguardian, Etxegaratera joan ginen San Joan koroak egiteko lore bila; margarita, san joan lore, garoa... bildu genituen. 

Ondoren, Igartza Jauregira joan eta gurasoen laguntzaz koroak egiten hasi ginen. 7ak aldera, San Joanetan ohitura bezela altxatzen den makalaren igoera izan zen herriko gizonen laguntzaz. 

19:30etan neskek euren San Joan dantza egin zuten makalaren aurrean. Iluntzean berriz, denak batera, txistulariekin batera, Barrendain plazara jaitsi eta 22:00 etan soka dantzaz gozatu genuen. Urtero bezala, mutilak ere bertan izan ziren sokan laguntzeko prest! 

Zorionak danoi!




ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina