2015/12/22

ARANGOITIKO EMANALDIKO ARGAZKIAK

Arangoitiko emanaldiko hainbat argazki ikusteko aukera honako esteka honetan klikatuta:

https://picasaweb.google.com/113404046400729884211/ARANGOTIKOEMANALDIA20151218

Oso ondo pasatu genuen eta gainera gabonei hasiera emateko bertakoek eginiko postal bat ere eman ziguten!  Mila esker!





2015/12/14

ARANGOITIKO EMANALDIA

Abenduak 18an, Ostiralean, Beasaingo Arangoitin izango gara gure txikitxoekin bertakoei hainbat dantza eskainiz arratsaldea bixitzeko. 

2008ko neskek eta 2003tik 2007ra bitarteko mutilek egingo dute dantza. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da emanaldia.

Modu paregabean emango diegu hasiera gabonei!



ABENDUKO EMANALDIKO ARGAZKIAK

Abenduak 12 an gure txikitxoek Beasaingo Usurbe Antzokian egin zuten emanaldiko argazkiak ikusteko aukera honako esteka honetan klikatuta:


https://picasaweb.google.com/113404046400729884211/TxikienEmanaldia20151212?feat=embedwebsite

2015/12/09

ABENDUKO EMANALDIA


 Aurten ere iritsi da urtero bezala, Abenduan gure haurrek egiten duten emanaldiaz gozatzeko unea.  Abenduaren 12, Larunbata, izango da arratsaldeko 17:00 etan Beasaingo Usurbe Antzokian. 110 dantzarik hartuko dute parte aurtengoan, eta hainbat dantza eskainiko dizkigute gure neska-mutilek. 

Urtero bezala, gure txistulari, dultzainero... en laguntza izango dugu emanaldian!

 Dantzari hauek hartuko dute parte:

  • 2009 an jaiotako neska-mutilek
  • 2007an jaiotako neskek
  • 2005ean jaiotako neskek
  • 2002ean jaiotako neskek
  • 2000an jaiotako neskek

Animatu gure txikitxoak ikustera!