2018/05/28

ORDIZIAKO DANTZA ASTEBURUA

ORDIZIAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Ordiziako dantza asteburua izan dela eta, Larunbatean, orain dela 150 urte jaio zen Jose Lorenzo Pujana dantza maisuari omenaldia egin genion Aurtzakako eta Amets Bideko dantzariak, Ordiziako txistularien laguntzaz Ordiziako zortzikoaren 3.edizioa osatuz. 

Igandean, berriz, dantzari txiki eguna ospatu zuten eta gu ere bertan izan ginen! 

Egun borobila izan zen igandekoa! Goizean goiz Barandiaran plazan elkartu eta Ordiziako kaleetan zehar denak batera abiatu ginen, hainbat dantza eskaini eta plazan goizeko saioa amaituz. Ondoren, bazkaltzera joan eta arratsalde partean jolasak izan genituen ! 

Eguna modu paregabean amaitu genuen Tio Teronen emanaldiarekin!


A ze asteburua Ordizian ! 






 


ARGAZKI GEHIAGO


PARAJE PAREGABEETAN DANTZAN!



ZUMAIAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Zein gustora aritu ginen Igandean, hilak 27, Zumaian; paraje paregabe aurrean dantzan! Goizean goiz autobusa hartu eta bertan ginen, hamaiketako goxoa egin eta egunari ekiteko prest ! Eguraldia lagun izan genuelarik, Zumaiako kaleetan zehar dantzaz gozatzeko aukera izan genuen !

Denak batera dantzan hainbat dantza eskaini ondoren, bazkalostean, dantzaldian dantza egiteko aukera izan genuen.. 

Zein gustura aritu ginen Zumaian dantzan... 

Gustura itzuliko gara hurrengoan ere ! Mila esker!







2018/05/25

GALDAKAON IZANGO GARA LARUNBATEAN!




GALDAKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA


Gehienetan ez bezala, oraingoan Larunbatean, hilak 2an, izango gara Galdakaon. Oraingo honetan Bizkaia aldean izango gara eguna pasa eta beste dantza taldekoekin batera dantzan!
Autobusean egingo dugu bidaia eta gogotsu joango gara eguna bertan pasatzeko!



NOIZ:
EKAINAREN 2an, Larunbatean
NON:
GALDAKAON
BILKURA ORDUA:
11:00etan
BILKURA LEKUA:
ARDANZA PARKEAN (Udaletxe ondoan)
DESFILEA:
12:00etan
PLAZAN:
13:00etan.
ARRATSALDEAN:
17:00etan Erromeria KURUTZEKO PLAZAN
AUTOBUSA JOATEKO:
9:30etan Beasaingo tren geltokian
AUTOBUSA BUELTATZEKO:
EGUNEAN BERTAN ZEHAZTUKO DA
JOANGO DIREN TALDEAK:
2008 NESKAK
2005 NESKAK















2018/05/21

ZUMAIAN ERE ASTEBURU HONETAN IZANGO GARA!


Ordiziako dantzari txiki egunarekin batera Zumaiakoa ere Igande honetan ospatuko dugu! Autobusez joango gara bertara dantzari txiki eguna ospatzera!


NOIZ:
MAIATZAREN, 27 IGANDEA
NON:
ZUMAIAN
ELKARTZE LEKUA
KANTAURI PLAZA
ELKARTZE ORDUA
10:30ETAN
DESFILEA
11:15ETAN
PLAZAN
13:15ETAN
BAZKARIA
14:00ETAN
ARRATSALDEAN
DANTZALDIA PLAZAN
AUTOBUSA JOATEKO
9:30etan BEASAINGO TREN GELTOKIAN
AUTOBUSA BUELTATZEKO
EGUNEAN BERTAN ZEHAZTUKO DA
JOANGO DIREN TALDEAK
2003-7 MUTILAK
2006 NESKAK





















ORDIZIAN IZANGO GARA IGANDEAN!




Beasaingo dantzari txiki eguna ospatu ondoren, Ordiziako dantzari txiki egunean izango gara Igandean! Gogo handiz daude gure dantzariak eguna bertan pasatzeko eta dantzaz gozatzeko!


 
NOIZ:
MAIATZAREN, 27 IGANDEA
NON:
ORDIZIAN
ELKARTZE LEKUA
BARANDIARAN PLAZA
ELKARTZE ORDUA
10:45etan
DESFILEA
11:30etan
PLAZAN
13:15etan
BAZKARIA
14:00etan HERRIKO PLAZAN
ARRATSALDEAN
JOLASAK 16:00etan
TIO TERONEN SEMEAN EMANALDIA
19:30 etan.
JOANGO DIREN TALDEAK
2007 NESKAK
2012 HAURRAK
       






2018/05/08

A ZEIN EGUN EDERRA!



 DANTZARI TXIKI EGUNA BEASAINEN


A ze eguna Igandekoa… Loinatz Jaiak ate joka ditugula nabari zen Maiatzaren 6ean, Beasainen. Beste urte batez Dantzari Txiki eguna ospatu genuen. Orain arte beste zenbait herritan dantzan aritu garen bezala, iritsi zen dantzariak geure herrian bildu eta geure kaleak dantzaz alaitzeko unea.

Goizeko 11:30etan Dolarea Parketik irten eta kalez kale aritu ginen zenbait dantza eginez San Martin Plazara iritsi arte. Bide guztian zehar izan genuen musikari, laguntzaile, ikusle, irakasle eta nola ez, geure dantzarien presentzia. Bestalde, ezin izango dugu aipatu gabe utzi izan genuen eguraldi aparta, horrek ere asko lagundu baitzigun!

Plazan denak hainbat dantza eskaini eta gero, etxe zein elkarteetara bazkaltzera joan eta egunarekin amaitzeko Modestoren emanaldia izan genuen Gernika pasealekuko pilotaleku estalian.

Egun bikaina pasatu genuen! Mila esker denei!




 










ARGAZKI GEHIAGO

















2018/05/02

ORERETAN EURIPEAN!



ORERETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Oreretan izan gara zubi honetan Maiatzari hasiera emateko! Goizean goiz bertan elkartu eta ateri zegoen arren, desfilean hasi bezain laister ebia hasi zuen goian-behean eta beraz, herriko kiroldegira joan ginen talde guztiak bildu eta emanaldia eskaintzera.

Kalean zehar dantza egitea ezinezkoa izan zitzaigunez, bertan pasatu genuen goiza dantzaz dantza! Bazkaltzera joan ostean, Modestoren emanaldia izan genuen arratsaldean dantzaz gozatzen jarraitzeko! 

Oso ondo pasatu genuen! Mila esker ! 






























ARGAZKI GEHIAGO

BEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA


BEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA

Iritsi da geure herriko kaleak dantzaz alaitzeko eguna! Igandean, hilarean 6ean, Aurtzaka Dantza Taldeko dantzariak beste herritako dantzariekin batera arituko gara Beasaingo kaleetan zehar herria girotzen!



Egun ederra pasatuko dugu! 


BILKURA
10:45.
NON
Dolarea Parkean
HASIERA
11:30etan kaleetan zehar
PLAZAN
BAZKARIA
13:15 Loinazko San Martin Plazan
14:00etan.

ARRATSALDEAN
16:30etan Modestorekin dantzaldia
NON
Gernika Pasealekuko pilotaleku estalian.
*TXARRA EGINGO BALU
Murumendi Ikastetxeko aterpean