2016/06/29

ARANGOITI 2016-06-26

Hilaren 26an,  Beasaingo Arangoiti egoitzan  eskaini zuten 2006 an jaiotako neskak eta 2009an jaiotako mutilak Udara aurreko euren azkeneko emanaldia. Arratsaldeko 17:00 etan eman zien hasiera saioari eta talde bakoitzak txandaka hainbat dantza egin eta gero, denak batera kalejira bat eginez amaitu zuten. 

Ondoren, ohitura den bezala, merienda goxo bat ere eman zien. Oso ondo pasatu zuten!






2016/06/27

SAN JOAN NESKATXEN SOKA DANTZA

Ekainaren 23an, urtero bezala, San Joan neskatxen soka dantza ospatu genuen Udari hasiera emateko. Urteko egunik luzeena izanik, guk ere ondo aprobetxatu genuen. Eguardian, Etxegaratera joan ginen San Joan koroak egiteko lore bila; margarita, san joan lore, garoa... bildu genituen. 

Ondoren, Igartza Jauregira joan eta gurasoen laguntzaz koroak egiten hasi ginen. 7ak aldera, San Joanetan ohitura bezela altxatzen den makalaren igoera izan zen herriko gizonen laguntzaz. 

19:30etan neskek euren San Joan dantza egin zuten makalaren aurrean. Iluntzean berriz, denak batera, txistulariekin batera, Barrendain plazara jaitsi eta 22:00 etan soka dantzaz gozatu genuen. Urtero bezala, mutilak ere bertan izan ziren sokan laguntzeko prest! 

Zorionak danoi!




ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

2016/06/20

SAN JOAN KOROEN IKASTAROA

San Joanak gerturatzen ari zaizkigula eta, Ekainaren 18an, Larunbatean, San Joan koroen ikastaro ireki bat egin genuen Igartza Monumentu Multzoak antolatuta. Tailer irekia izan zen eta interesa zuen edonork azaltzeko aukera izan zuen.

San Joanetan gure neskatxak erabiltzen dituzten koroak egiteko hainbat baliabide eman genituen eta bertaratutako guztiek koroa bat egiteko aukera izan zuen ondoren, hau etxera eramateko aukera izanik.



ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

2016/06/13

LAZKAOKO DTE 2016-06-12

Lazkaon ere izan ginen hilak 12an, Igandean. 2010 an jaiotako neskak eta 2009an jaiotako mutilak izan ziren bertan. Goizeko 10:30 etan gelditu ginen herriko plazan eta hamaiketakoa jan ondoren, 11:00 etan hasiera eman genion desfileari herriko kaleetan zehar.

Goizeko saioari amaiera emateko, 13:00 etan herriko plazan elkartu ginen talde guztiak batera hainbat dantza eskaintzeko.

Ondoren, bazkaltzera joan ginen eta arratsaldean berriz, erromeriaz gozatzeko aukera izan genuen.

Lazkaoko Oin-Arin taldearen 50. urteurrena ospatzeko, ordulari zoragarri bat ere eman ziguten! Mila esker!



ARGAZKI GEHIAGO---- HEMEN

URRETXUKO DTE 2016-06-12


Dantzari txikiei amaiera emateko Urretxun ere izan ginen. 2007an eta 2003-4 an jaiotako neskak izan ziren bertan. Goizeko 11 etan gelditu ginen Urretxuko Lourdesko Amaren Ikastolan eta hamaiketakoa jan ondoren, 12 etan Urretxuko kaleetan zehar hasiera eman genion ibilaldiari. 

Eguardiko 13:30 etan bazkaltzera joan ginen. Arratsaldean berriz, Urretxun ohitura den bezala,  alardea izan zen eta beraz, talde bakoitzak pare bat dantza eskaintzeko aukera izan zuen. Fandango arin-arin batekin eman genion amaiera egunari. Egun polita pasatu genuen!




ARGAZKI GEHIAGO----- HEMEN

LEGORRETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA 2016-06-12

Ekainaren 12 an amaiera eman genien urteko dantzari txikiei eta Legorretan izan ziren 2009 an jaiotako neskak eta 2003-2007 an jaiotako mutilak. 
Goizeko 11 etan gelditu ginen Korta eta Zapas plazan eta hamaiketako goxoa jan ondoren, hasiera eman genion desfileari. Legorretako kaleetan zehar hainbat dantza eskaini ondoren, berriro ere herriko plazara itzuli ginen, talde bakoitzak taula gainean dantza bat eskaintzeko. 

Ondoren, bazkaltzera joan ginen eta egunari amaiera emateko, DJ PORRU-ren emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen. Oso ondo pasatu genuen!



ARGAZKI GEHIAGO----- HEMEN