2016/05/30

IDIAZABALGO DANTZARI TXIKIA 2016-05-28

Maitzak 28, Larunbata, Idiazabalgo dantzari txikia ospatu zen arratsaldez. 2005 an eta 2006 an jaiotako neskak izan ziren bertan. 

16:30etan gelditu ziren Aita Iparragirre ikastolan eta 17:00etan desfilea hasi zen Idiazabalgo kaleetan zehar. Eguraldia zela eta, herriko frontoian dantzatu zuten azkenean talde bakoitzak hainbat dantza eskainiz.

Saioari amaiera emateko fandango, arin-arin eta kalejira bat egin zituzten dantzari guztiak batera.  

Arratsaldeko 18:30ak aldera Modestorekin gozatzeko aukera izan zuten; eta azkenik, egunari amaiera emateko, merienda goxoa eman zien. 




ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO-- HEMEN

ORDIZIAKO DTE 2016-05-29

Hilaren 29an, Ordiziako dantzari txiki eguna ere ospatu zen. Gure taldetik 2008an eta 2010 ean jaiotako neskak joan ziren eguna ospatuz dantza egitera. 

Goizeko 10:45 etan, Barandiaran plazan gelditu ziren taldeei harrera egin eta hamaiketako goxoa jateko. 11:00etan "Esperanza Latina" ko kideen eskutik dantza hegoamerikarrak izan zituzten eta 11:30etan desfilea hasi zen Ordiziako kaleetan zehar.

13:15etan, berriz, Barandiaran plazan elkartu ziren denak batera hainbat dantza eskaintzeko. Goizeko saioarekin amaituz, herriko plazan bazkaldu zuten denak eta arratsaldea girotzeko, berriz, jolasak izan zituzten. 

18:30etan, Tio Teronen semearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.


ARGAZKI GEHIAGO-- HEMEN

DIMAKO DANTZARI TXIKI EGUNA 2016-05-29

Maiatzak 29, Igandea, Dimako dantzari txiki eguna ospatu zen. Bertan, gure taldeko 2007an eta 2003-4 urtean jaiotako neskak izan ziren. 

Goizeko 10:45 etan eman zien hasiera egunari, hamaiketako goxo batekin. 11:30etan desfilea hasi zen dimako kaleetan zehar eta eguerdiko 13:00etan herriko plazan bildu ziren denak batera hainbat dantza eskaintzeko. 

Goizeko saioari kalejira batekin amaiera emanez, bazkaltzera joan ziren herriko frontoira.

Arratsaldean, berriz, erromeria izan zuten egunari amaiera polita emateko. 



ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO -- HEMEN

2016/05/03

BEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA 2015-05-01

Maiatzari hasiera emateko Beasaingo dantzari txiki eguna ospatu genuen. Murumendin gelditu ginen eguraldia zela eta; baina itxura oso txarrik ez zuenez, Beasaingo kaleetan zehar dantzatzera irten ginen.

11:30etan eman genion hasiera desfileari eta talde ezberdinek hainbat dantza eskaini ondoren, herriko plazan eman genion amaiera goizeko saioari. Bertan, musikarien laguntzaz, hainbat dantza eskaini genituen denak batera saioa kalejira erraldoi batekin amaituz.

Bazkalondoren, arratsaldea girotzeko ere Gernika pasealekuko frontoian musika izan genuen Dj Josu eta Andoniren laguntzaz.

Argazki gehiago ikusteko HEMEN