2015/05/19

BAEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA

BEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA


Beasaingo dantzari txiki eguna ospatu genuen Maiatzaren 10ean. Goizean Dolarea parkean elkartu ginen herri desberdinetako dantzariak eta hamaiketakoa egin genuen. 11:30ak aldera desfileari hasiera eman genion kalez kale talde bakoitzak hainbat dantza ezberdin eskainiz. 

13:15etan herriko plazan elkartu ginen eta Agurra, Fandango, Arin-Arin eta beste hainbat dantza eginez, kalejira batekin eman genion amaiera goizeko saioari. 

Arratsaldean berriz, Modestoren saioarekin aritu ginen dantzan.

Egun paregabea! 

Argazkiak ikiusteko aukera hemen klikatuta: 


https://plus.google.com/photos/113404046400729884211/albums/6147667422048813953?banner=pwa