2014/12/09

USURBE ANTZOKIAN EMANALDIA

ABENDUKO EMANALDIA 



Abenduaren 13, larunbata, Aurtzaka Dantza Taldeko hainbat talde txikik emanaldie emango dute Beasaingo Usurbe antzokian. Emanaldia arratsaldeko 17:00 etan hasiko da. 

Hainbat adinetako umek hartuko dute emanaldian: 

  • 2008ko neskak
  • 2008ko mutilak
  • 2006ko neskak
  • 2006ko mutilak
  • 2004ko mutilak
  • 2003ko neskak
  • 2002ko mutilak
  • 2000ko neskak
Sarreren inguruan, ume bakoitzari bina emango zaizkio eta gehiago nahi izanez gero, egunean bertan ilaran jarri beharko da. 100 gehiago egongo dira eta doanik izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez bi gehiago hartzeko aukera izango du. 

Emanaldi bukaeran,meriendatzeko bokadiloak ere banatuko zaizkie.

2014/11/03

ARANGOITIKO EMANALDIA



Azaroaren 3, Astelehena, Beasaingo Arangoiti residentzian izan ziren gure gaztetxoak. Alde batetik, 7-8 urteko neskak aritu ziren hainbat dantza egiten eta tartekatuz mutilek ere hainbat dantza egin zituzten txistularien laguntzatz, giroa alaitzeko.  Bukatzeko, merienda goxo bat ere eman ziguten eskerrak emateko.





2014/10/15

UDAZKEN KULTURALA

UDAZKEN KULTURALEKO EMANALDIA



Hilabete hontako Larunbatean, Urriak 18, Udazken kulturala deta-eta emanaldia izango da Pergoletako parkean arratsaldeko 19:00etan. Hainbat dantza desberdin egingo ditugu bai heldu baita gaztetxoagoak ere. Giro polita sortuko da urtero bezela zenbait dantza eta musika pixka baten laguntzatzaz. 


Animatu !!!!

2014/09/23



LAZKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA:

     Irailaren 21ean gure txikiak Lazkaoko Dantzari Txikian izan ziren. Goizeko 10.30etan elkartu ginen herriko plazan eta amaiketakoa jan ondoren herrian zehar dantza desberdinak eginez pasatu genuen goiza.

     Ondoren, talde guztiak herriko plazan elkartu eta dantza batzuk elkarrekin dantzatu eta gero, fandango, arin-arin eta kalejira batekin eman genion amaiera goizeko saioari.

     Bazkaldu ondoren, berriro ere, plazan elkartu ginen ikasle eta irakasle guztiak. Jon Urbietarekin batera dantzan ibili ginen ikasle, irakasle eta gurasoak.





2014/09/14

LAZKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA
2014-09-21
EGITARAUA:
10:30 Dantzariei ongi-etorria eta hamaiketakoa plazan
11:00 Dantzarien kalejiraren irteera 2 taldetan
12:15 Beasaingo zanpantzarren irteera
13:00 Dantzarien alardea Lazkaoko plazan
14:00 Bazkaria etxe edo elkarteetan
17:00 Dantza saioa Jon Urbietaren eskutik

DANTZA TALDE GONBIDATUAK:
Gabiriako Goruntz
Iruñako Amaiur
Dimako Gazte Barri
Ordiziako Amets-bide
Beasaingo Aurtzaka
Portugaleteko Berriztasuna

2014/08/28

ORDUTEGI-EGUTEGIA

2014-2015 IKASTURTEA

ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA


Hemen duzue 2014-2015 ikasturtean izango dugun ordutegi zein egutegia.

 



HAUR BERRIENTZAT BILERA

HAUR BERRIENTZAT BILERA 




Irailak 3 asteazkena, arratsaldeko 17:00etan, Aurtzaka Dantza Taldeko lokalean (Garmendia Otaola 9) haur berrientzat bilera egongo da.

Irailaren 8an hasiko da ikasturtea Aurtzaka Dantza Taldean. Bestalde, jakinarazi nahi dizuegu blog honetan argazkiak, dantzari-txikiak, datak, egutegiak... azalduko direla.

Agur bero bat.