2019/02/20

ARANGOITIKO ARGAZKIAK



ARANGOITIN ZORAGARRI!


Zoragarri ibili ginen Mendizale Elkarteko kideekin batera Arangoiti egoitzan. Arratsaldea bertan pasa eta beste batean bueltatzeko gogoz gelditu ginen beste behin! 


Mila esker ! 


ARGAZKIAK



2019/02/11

EMANALDIA USURBE ANTZOKIAN


EMANALDIA USURBE ANTZOKIAN



Abenduan eskainitako Usurbe Antzokiko emanaldiari jarraipena emanez, iritsi zaigu beste behin geure txikiak dantzan ikusteko unea!

 ENTSEGU OROKORRA: Otsailaren 13an, asteazkenean, izango da arratsaldeko 17:00etan. Pisuzko arrazoiren bat eduki ezean derrigorrezkoa izango da etortzea.


SARRERAK LEIHATILAN: Otsailaren 13an, asteazkenean, entsegu orokorraren ondoren, arratsaldeko 19:00etan hartzeko aukera izango da. Ilaran jartzen den pertsona bakoitzak ALDIKO BI sarrera hartu ahal izango ditu. Sarrerak EZ daude zenbakituta.


EMANALDIA: Otsailaren 16an (larunbatean) 17:00etan izango da. Dantzariak 16:15etarako egon beharko dute JANTZITA.


ZAHARREN EGOITZAN DANTZAN


ZAHARREN EGOITZAN DANTZAN


Beasaingo San Martin egunean, otsailaren 5ean, "zaharren egoitzan" izan ginen zenbait kide omendu eta hainbat dantza eskaintzen.

Plazer hutsa izan zen beste behin arratsaldea bertan pasatzea!

Mila esker eta datorren urterarte! 



ARGAZKIAK


2019/02/09

AIZKORRI MENDIZALE ELKARTEKO KIDEEKIN ARANGOITIRA


Beasaingo San Martin eguna atzean utzita, igande honetan, hilak 10, Arangoiti egoitzara joango gara Aurtzakako haur, txistulari eta Aizkorri Mendizale Elkarteko kideak.



AIZKORRI MENDIZALE ELKARTEKO KIDEEKIN ARANGOITIRA
Eguna
Otsailak 10, igandea.
Topaketa ardua
16:30etan Bideluze Plazan.
Emanaldiaren hasiera
17:00etan Arangoiti egoitzan.
Joango diren taldeak
2011 haurrak.
2010 haurrak.