2017/05/15

BEASAINGO DTE OHARRAK

Beasaingo Dantzari Txikia ere iritsi zaigu!  Maiatzaren 21 ean, Igandean, ospatuko dugu, aurten ere festen aurreko Igandean izango delarik.

10:45etan: DOLAREA PARKEAN dantzari guztien bilkura izango da eta bertan hamaiketakoa egingo dugu. Eguraldi txarra egingo balu, Murumendi ikastetxean elkartuko ginateke.

11:30-13:15 bitartean: DESFILEA Beasaingo kaleetan zehar. 4 geldiune egingo dira 10
minutukoak.

13:15etan: SAN MARTINGO PLAZAN, dantzarien bilkura. Bertan, zenbait dantza egingo ditugu.

14:00etan: Haurrak Beasaingo etxe eta elkarteetara joango dira bazkaltzera.

16:30etan: Modestoren eskutik dantzaldia Gernika pasealekuko frontoi estalian.

IGANDERARTE!!!



LEGORRETA DTE ARGAZKIAK

Legorretako Dantzari Txiki eguna ere paregabea izan zen eta asko disfrutatu genuen! Arratsaldeko DJ  PORRU-ren emanaldiaz ere asko gozatu genuen!

Beste bat arte !

ARGAZKIAK ikusteko aukera..






DIMA DTE ARGAZKIAK

Ze ondo pasatu genuen Igandean Dimako Dantzari Txiki Egunean ! Eguraldi paregabea izan genuen egunaz disfrutatzeko !

Beste bat arte !

ARGAZKIAK ikusteko aukera.





2017/05/09

LEGORRETAKO DTE OHARRAK

Legorretako dantzari txiki eguna ere Dimakoarekin batera ospatuko dugu, hilaren 14an, Igandean. Goizeko 11:00etan elkartuko gara herriko Korta eta Zapas plazan dantza talde guztiak eta bertan hamaiketakoa zai izango dugu.

Eguerdiko 12 etan hainbat talde herriko kaleetan zehar euren dantzak eskaintzen hasiko gara eta 13:00etan berriz, Enparantzan bilduko gara goizeko saioari amaiera emanez beste zenbait dantza eskaintzeko. 

Honekin amaituz, 14:15etan bazkaltzera joango gara !

Arratsaldeko saioari hasiera emateko berriz, 16:15 etan DJ PORRU-ren saioaz gozatzeko aukera izango dugu ! 

Egunari amaiera emateko, 17:30etan haurrak gurasoen ardurapean geldituko dira.

Joango diren taldeak: 2010 neskak

Iganderarte ! 

DIMA DTE OHARRAK

Maiatzaren 14ean, Igandean, Dimako dantzari txiki eguna ospatuko dugu. Goizeko 10:45etan herriko frontoian dantzari guztiak bilduko gara eta bertan, hamaiketakoa jango dugu. 11:00ak aldera, berriz, desfileari hasiera emango diogu herriko kaleetan zehar.
Goizeko saioari amaiera emateko, eguardiko 13:00etan herriko plazan elkartuko gara hainbat dantza eskaintzeko.

Plazako dantzekin amaitu ondoren, herriko frontoi handian bazkalduko dugu denak batera eguerdiko 14:00etan.

Arratsaldeko 16:00etan, berriz, erromeria izango dugu arratsaldea girotzeko ! 

DIMARA JOATEKO AUTOBUSA: GOIZEKO 9:30tan izango da Beasaingo tren geltokian.

*Joango diren taldeak: 2008 ko neskak.
                                     2009-10 mutilak.


ARANGOITI 2017-05-05

Maiatzeko emanaldiekin jarraituz, Ostiralean, hilaren 5ean, Arangoitira joan ginen gure emanalditxoa eskaintzera.

Atsegin handiz hartu gintuzten eta arratsalde polita pasa genuen! 2008ko eta 2005eko neskak izan ziren bertan hainbat dantza eskaintzen.

Amaieran, merienda goxoa ere eman ziguten ! Eskerrik asko eta beste bat arte!

ARGAZKIAK ikusteko aukera





2017/05/01

ORERETA'17 ARGAZKIAK

Izan gara aurten ere Oreretako dantzari txiki egunean! Oso ondo pasatu dugu eta eguraldia ere lagun izan dugunez, egun guztian zehar giro paregabea izan dugu!

Modesto ere bikain aritu da arratsaldea girotzen!

Mila esker !

ARGAZKIAK