2014/09/23



LAZKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA:

     Irailaren 21ean gure txikiak Lazkaoko Dantzari Txikian izan ziren. Goizeko 10.30etan elkartu ginen herriko plazan eta amaiketakoa jan ondoren herrian zehar dantza desberdinak eginez pasatu genuen goiza.

     Ondoren, talde guztiak herriko plazan elkartu eta dantza batzuk elkarrekin dantzatu eta gero, fandango, arin-arin eta kalejira batekin eman genion amaiera goizeko saioari.

     Bazkaldu ondoren, berriro ere, plazan elkartu ginen ikasle eta irakasle guztiak. Jon Urbietarekin batera dantzan ibili ginen ikasle, irakasle eta gurasoak.





2014/09/14

LAZKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA
2014-09-21
EGITARAUA:
10:30 Dantzariei ongi-etorria eta hamaiketakoa plazan
11:00 Dantzarien kalejiraren irteera 2 taldetan
12:15 Beasaingo zanpantzarren irteera
13:00 Dantzarien alardea Lazkaoko plazan
14:00 Bazkaria etxe edo elkarteetan
17:00 Dantza saioa Jon Urbietaren eskutik

DANTZA TALDE GONBIDATUAK:
Gabiriako Goruntz
Iruñako Amaiur
Dimako Gazte Barri
Ordiziako Amets-bide
Beasaingo Aurtzaka
Portugaleteko Berriztasuna