2017/02/27

BEASAINGO INAUTERIAK'17




Urtero bezela aurten ere iritsi zaizkigu Inauteriak Beasainera eta gu bertan izan ginen ospatzen. Otsailaren 25ean, Larunbatean goizean goiz Ostadar Dantza Taldeko lokaletik hasi genuen ibilbidea eta Beasaingo kaleak alaituz, Bideluze plazara iritsi arte dantza ezberdinak eginez aritu ginen.

Eguraldia lagun genuela eta, hainbat lagun elkartu ginen eta goiz polit bat pasa ondoren, plaza azpian bazkari goxoa zai genuen!

Denak batera bazkaldu ondoren, Muxutruk taldeak eskainitako erromeria ere izan genuen arratsaldea alaitzeko!

Egun konpletoa benetan!

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN




2017/02/20

OTSAILEKO EMANALDIKO ARGAZKIAK

Larunbatean eskaini genuen hainbeste itxarondako emanaldia. Arratsaldeko 17:00ak iritsi zirenean han geunden denok: guraso, dantzari, irakasle, musikari... urduritasuna lagun genuela! Hasieran urdurixamar egon arren, segituan ahaztu zitzaigun!

Oso gustura gelditu ginen eta baita ondo pasatu ere!

Mila esker gerturatu zineten guztiei! Hurrengo urterarte!

ARGAZKIAK IKUSTEKO AUKERA HEMEN




2017/02/16

OTSAILEKO EMANALDIA USURBE ANTZOKIAN

Ari gara pixkanaka urduritasuna nabaritzen... geroz eta gutxiago gelditzen da larunbatean, hilaren 18an arratsaldeko 17:00etan, eskainiko dugun emanaldirako! Hori dela eta, jantziak, dantzariak, dantzak, musikariak eta beste mila gauza prest dauzkagu ordurako !

Hementxe Asteazkenean egin genuen entsegu orokorreko argazkitxo batzuk!

Larunbaterartee!!!
ARGAZKIAK






2017/02/13

ARANGOITI 2017-02-11

Aurten ere urtero bezela, mendizale elkarteak antolatuta Arangoiti egoitzara joan ginen txistularien laguntzaz dantza egitera. Arratsaldeko 16:30etan abiatu ginen bideluze plazatik denok batera egoitza aldera: dantzariak, mendizale elkarteko kideak, txistulariak eta familiartekoak.

Bertara iritsitakoan hainbat dantza eskaini genizkien arratsaldea girotuz eta amaieran, denak batera osaturiko kelejira luze batez amaitu genuen saioa.

Merienda goxo batez eman genion amaiera arratsaldeari !

Oso ondo pasatu genuen! Bestebat arte !!!

ARGAZKIAK


2017/02/09

OTSAILEKO EMANALDIA

Urtero bezela, Abenduan ez ezik, Otsailean ere emanaldia eskainiko dugu Beasaingo Usurbe Antzokian. Oraingo honetan ere gogo biziz entsaiatzen aritu gara urtean zehar eginikoa erakusteko asmotan.

Entsegu orokorra--- Otsailaren 15ean, Asteazkenean, izango da arratsaldeko 17:00etan eta pisuzko arrazoiren bat egon ezean, joatea eskatuko genuke; baita puntualtasuna errespetatzea ere.

Sarrerei dagokienean, egunean bertan (Asteazkenean) jasotzeko aukera izango duzue arratsaldeko 19:00etatik 19:30etara bitarte. Denak banatzen ez badira, Ostirala, hilak 17 leihatilan eskuragarri egongo dira 19:30 eta 22:00 etan.

Emanaldia berriz, hilaren 18an, Larunbatean izango da Usurbe Antzokian arratsaldeko 17:00etan. Dantzariak, arratsaldeko 16:15 etan jantzita azaldu beharko dute.

Larunbaterarte !!!


NOR GARA?




Kaixo ! Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldeko txikien bloga da hau !

Hemen urtean zehar,  egiten ditugun hainbat ekintzen informazio zein argazkiak izango ditugu ikusgai !

Argazki, ohar, azalpen.... ezberdinak ikusteko aukera dagoen gure txokoa da.

Astean zehar Garmendia Otaola 7n egoten gara geure emanalditxo eta ekintzak prestatzen...


*BIZI DANTZAN*



2017/02/08

ZAHARREN EGOITZA 2017

Urtero bezala, Beasaingo San Martin eguna ospatu genuen Otsailaren 5ean eta horrekin batera Beasaingo Zaharren egoitzara emanaldia eskaintzera joan ziren gure dantzariak. Arratsaldeko 17:00etan gelditu ziren dantzariak egoitzara joateko eta 17:15etan dena prest egonik, hasiera eman zioten saioari.

Lehenik eta behin, bertako gizon-emakume bati omenaldi txiki bat egin eta lore sorta eder bana oparitu ondoren, agurra bat eskaini zien gure dantzariek.

Ondoren, geure emanaldiarekin hasi eta hainbat dantza eskaini genituen. Amaieran, ohitura gisa, kalejira luze batekin amaiera emanez.

Arratsaldea ondo bukatzeko, merendola goxo bat prestatu ziguten bertakoek eta guk gustora jan genuen bertan jarri ziguten guztia. Ze goxoa!

Mila mila esker !! Ederki pasatu genuen!! Hurrengorarte!

ARGAZKIAK IKUSTEKO AUKERA HEMEN