2017/06/27

JUBILATUAK 2017-06-26

Ikasturteari amaiera emateko jubilatuetan dantza egitera joan ginen Astelehenean, Ekainarean 26ean. Arratsaldeko 17:00etan elkartu ginen Andra Mendi ikastolako parke aurrean eta behin ordua iritsita, hainbat dantza eskaini genizkien hango ikusleei. 

Dantza egin ondoren, merendola ere izan genuen! Eta horretaz gain, hainbat goxoki ere eman zizkiguten! 

Mila esker ! Oso ondo pasatu genuen! Beste bat arte ! 

Uda ona pasa eta hurrengo ikasturterarte!!





SAN JOANETAKO ENTSEGU OROKORRA

San Joanetako neskatxek entsegu orokorra izan zuten Ekainaren 22an, San Juan bezpera baino lehen. Bertan, azkeneko ikutuak eman eta egun handirako azken entsegua izan zuten gure neskak. Mutilak ere etorri ziren entsaiatzera eta denak batera aritu ginen detailerik txikiena ere zaintzen ! 

Txistulariak ere han zeuden euren entsegua egin eta laguntzeko prest!






2017/06/24

URRETXU DTE ARGAZKIAK

Lazkaoko dantza txikiarekin batera ospatu genuen Urretxuko dantzari txiki eguna ere eta gainontzeko dantzari txiki egunetan ez bezala, egun osoan zehar aritu ginen gure dantzak eskaintzen! 

Eguzkiak ondo berotzen zuela aritu ginen goiz guztian zehar Urretxuko kaleak girotzen eta arratsaldean berriz, plazan egin genituen dantza guztiak!

Oso ondo pasatu genuen! Beste bat arte!


ARGAZKIAK  ikusteko aukera

ZAHARREN EGOITZAN EMANALDIA







Era ezin hobean emango diogu amaiera aurtengo ikasturteari; Ekainaren 26ean, Astelehenean, Zaharren egoitzara (KL ERAUSKIN, 5-BJ) joango gara gure emanalditxoa eskaintzera. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da emanaldia eta hainbat dantza eskainiko ditugu arratsaldea girotzeko asmotan!


Joango diren taldeak:

-2011 an jaiotako neskak
-2003-7an jaiotako mutilak
Resultado de imagen de dantza

2017/06/20

SAN JOANETAKO KOROEN IKASTAROA

Badator pixkanaka udako oporrei hasiera ematearekin batera, San Juan bezpera ! Aurten ere, San Juan Sua egitearekin batera dantzan aterako dira gure neskatxak, euren mutilak lagun izango dituztela. 

Traje zuriak janzteaz gain, tradizioari helduz, koroak egingo ditugu hilaren 23an; eta horretarako, familia guztiarentzat erabilgarri izan litekeen ikastaroa izan genuen Ekainaren 17an, Larunbatean. 

Dolarea jauregian bildu ginen taldeko hainbat kide zein familia eta azalpen txiki bat eman ondoren, oso gustura aritu ginen egun handirako koroak egiten trebatzen.

Koroa zoragarriak egin genituen, bestela argazkiak ikustea besterik ez dago!!




LAZKAOKO DTE ARGAZKIAK

Lazkaoko dantzari txiki egunean ondo nabaritu zen udaran sartu garela, hori beroa!!! Bero handia pasatzeaz gain, ederki pasatu genuen kalez kale goiza dantza bidez alaituz ! 

Bazkalondoan ere, gustura aritu ginen erromerian dantzan ! 


Beste bat artee!!! 




2017/06/13

IDIAZABALGO DTE ARGAZKIAK

Hilaren 10ean, Idiazabalgo dantzari txiki eguna ospatu genuen arratsaldez. Nahiz eta talde ugari ez egon, giro bikaina sortu zen Idiazabalgo kaleetan zehar ! 

Herriko Aita Iparragirre eskolatik hasi eta herriko plazara bitarte hainbat dantza eskaini genituen eta benetan gustura aritu ginen arratsaldea girotzen! 

Datorren urtean ere bertan izatea espero dugu ! Milaesker!

ARGAZKIAK ikusteko aukera.





2017/06/12

2017-2018 MATRIKULAZIOA


URRETXUKO DTE OHARRAK

Ekainaren 18an, Igandean, Lazkaoko dantzari txikiarekin batera Urretxuko XXXVIII. en Dantzari txiki eguna ere ospatuko dugu.

Goizeko 11etan Urretxuko Lourdesko Amaren ikastolan elkartuko gara eta bertan hamaiketako goxoa zai izango dugu. 12etan Urretxuko kaleetan zehar emanaldiari hasiera emango diogu kalez kale talde bakoitzak hainbat dantza eskainiz. 

13:30etan, berriz, goizeko saioari amaiera emango diogu eta ondoren, haurrak etxeetan eta elkarteetan banatuko ditugu bazkaltzeko.

Arratsaldean, berriz, 17:30ak aldera, alardeari hasiera emango diogu talde bakoitzak pare bat dantza egiteko aukera izango duelarik eta egunari amaiera emateko, denak batera fandango eta arin arina egingo ditugu.

Joango diren taldeak: 

- 2005 neskak
-2007 neskak


LAZKAOKO DTE OHARRAK

Ikasturteari amaiera emateko Ekainaren 18, Igandean, Lazkaoko dantzari txiki egunean izango gara. Goizeko 10:30etan herriko plazan elkartuko gara hamaiketakoa jan eta dantzariei ongietorria egiteko.

11:00etan berriz, kalejira batekin hasiera emango diogu saioari eta kalez kale hainbat dantza eskaini ondoren, herriko plazara itzuliko gara dantzarien alardearekin goizeko saioari amaiera ematera. 

14:00etan bazkaltzera joango gara bertako etxe edota elkarteetara ! Arratsaldean berriz, egunari amaiera emateko, dantza saioa izango dugu 17:00 etan; plazan izango da.

Joango diren taldeak:

-2003-4 neskak
-2011 neskak



2017/06/01

IDIAZABALGO DTE

Idiazabalgo dantzari txiki eguna Ekainaren 10ean, Larunbatean, ospatuko da. Arratsaldeko saioa izango da eta beraz, 16:45etan elkartuko da Aita Iparragirre eskolan.

Ekitaldia, arratsaldeko 17:30etan izango da eta 18:30ak aldera emango diogu amaiera.

Joango diren taldeak:

*2003-7 mutilak
*2009 neskak

Larunbatarte!!

BEASAINGO DTE ARGAZKIAK

Maiatzaren 21ean Beasaingo dantzari txiki eguna ospatu genuen Aurtzaka dantza taldeko dantzari guztiak beste hainbat talderekin batera !


Egun ederra pasatu genuen Beasaingo kaleetan zehar hainbat dantza eskainiz ! Urtero bezela, aurten ere, San Martin plazan bukatu genuen goizeko saioa.


Arratsaldean, frontoi estaliko parkean dantzan aritu ginen Modestorekin batera!


Oso ondo pasatu genuen !