2016/02/27

IDAZLAN SARI BANAKETA (2016-02-27)

Hilak 27, Larunbata, Beasaingo idazlan lehiaketako sari banaketa izan da Igartza Jauregian. Eguerdiko 12:00 etan hasi da eta mailaz-maila hainbat sari eman ondoren gure dantzariek ere egin dute euren saiotxoa. 

Bi dantza eskaini dituzte: Lehenik eta behin, "Agurra" bat eskaini die irabazle guztiei; eta ondoren, "Launangoa" rekin bukatu dute saioa. 



2016/02/09

USURBE ANTZOKIAN EMANALDIA 2016-02-13

Hilaren 13, Larunbata, dantza taldeko txikitxoek emanaldi bat eskainiko dute urtero bezala. Emanaldia arratsaldeko 17:00 etan izango da eta hainbat haurrek hartuko dute parte.

2005 eko neskak, 2008ko neskak, 2006ko neskak, 2003-4 2006-7 mutilak, 2003-4 neskak eta 2001eko neskak arituko dira eszenatoki gainean dantzan. 

Otsailaren 10ean, asteazkenean, sarrerak hartzeko aukera izango da Beasaingo Usurbe Antzokian eta pertsonako bi sarrera hartzeko aukera egongo da. Hori arratsaldeko 19:30 etatik aurrera izango da.

ARANGOITIKO EMANALDIA- OTSAILAK 7

Hilaren 7, Igandea, Arangoitin dantza emanaldia eman zuten gure dantzarietako batzuk. Arratsaldeko 16:30 bildu ziren Bideluze plazan eta txistularien laguntzaz kalejiran igo ziren egoitzara.  Bertan, mutil txikiek eta 11 urteko neskek egin zuten dantza arratsaldea alaituz.

Hainbat dantza egin zituzten eta bukatzeko, kalejira batekin eman zioten amaiera saioari. 

Hori gutxi balitz, bukatu ostean txokolate beroa ere prestatu ziguten meriendatzeko! 

Hona hemen argazkiak ikusteko aukera: