2022/04/04

ZALDIBIAKO DANTZARI TXIKIA

Bi urte luzeren ondoren, igandean Zaldibiako plazan guztiok elkartu ostean, kaleak dantzaz eta ilusioz bete genituen Dantzari Txiki egunean. Eguraldia lagun genuela oso gustura ibili ginen Zaldibiako kaleetan dantzan. 

Mila esker !













 



2019/07/02

ZAHARREN EGOITZAN AZKENEKOZ


Ikasturteari amaiera emateko urtero bezala Beasaingo zaharren egoitzara hurbildu ginen arratsaldea pasaz dantza batzuk eskaintzera! Nahiz eta bero izugarria izan genuen, gustura asko aritu ginen arratsaldea girotzen!

Amaitutakoan, merendola paregabea izan genuen!

Mila esker eta beste bat arte!

ARGAZKIAK




URRETXUKO DANTZARI TXIKI EGUNA


URRETXUKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Urretxun izan ginen igandean gure dantzariekin eta goiz eta arratsalde aritu ginen dantzan ! Zoragarri pasatu genuen !

ARGAZKIAK




2019/05/21

ORDIZIAN EURIPEAN!


ORDIZIAN EURIPEAN!

Eguraldia lagun izan ez genuen arren, ez genion dantza egiteari utzi Ordiziako dantzari txiki egunean. Herriko frontoian igaro genuen goiza dantza eta dantza eguna alaituz !

ARGAZKIAK 




2019/05/18

LEGORRETAN DANTZAN!


LEGORRETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Ederki pasatu genuen Legorretan dantzan ! Goizean plazan bildu eta gelditu gabe aritu ginen egun osoan zehar dantza ezberdinez gozatzen!

Gustura bueltatuko gara beste batean ere !

ARGAZKIAK



2019/05/06

ORERETAN EGUZKITAN


ORERETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Izugarri ongi pasatu genuen Oreretan eguraldia lagun izan genuela ! Goizean autobusa hartu eta denak batera joan ginen eguna dantzan igarotzera.

Gustura joango gara beste batean ere! Mila esker !

ARGAZKIAK