2018/02/28

EMANALDIKO ARGAZKIAK 2018-02-17



USURBEKO ANTZOKIKO EMANALDIKO ARGAZKIAK


Ze emanaldi politaz gozatzeko aukera izan genuen Otsailaren 17an  ! Egin zuten lan paregabea erakutsi ziguten beste behin !

Zorionak denei eta hurrengorarte !



ARGAZKI GEHIAGO




2018/02/20

AURRESKU ETA SOINU ZAHAR TXAPELKETAK

AURRESKU ETA SOINU ZAHAR TXAPELKETAK

Haur eta gaztetxoentzako Aurresku  eta Soinu-Zahar txapelketak antolatu ditu Aurtzaka Dantza taldeak asteburu honetarako !

AURRESKU ETA SOINU ZAHAR TXAPELKETAK

LARUNBATA

NON: USURBE ANTZOKIAN
NOIZ: Arratsaldeko 16:30etan.


NON: USURBE ANTZOKIAN
NOIZ: Goizeko 11:00etan.

IGANDEA


*AURRESKU TXAPELKETAà MUTILEI.
*SOINU ZAHAR TXAPELKETAà NESKEI.

ZER DIRA?
Beasaingo Aurresku eta Soinu Zahar txapelketak Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen ligaxkaren barruan jokatzen diren kanporaketa saioak dira. Urritik maiatzera bitarte burutzen den ligaxka da eta honako helburuekin sortua dago: dantzariak txikitatik Gipuzkoako pausoetan trebatzea eta dantzarien maila hobetzea. Herri ezberdinetan egiten diren kanporaketetan hobekien sailkatutako dantzariek maiatzean izaten diren finaletan hartzen dute parte.

Resultado de imagen de EUSKAL DANTZA



MENDIZALE ELKARTEKOEKIN ARANGOITIRA 08-02-18

MENDIZALE ELKARTEKOEKIN ARANGOITIRA

Eguraldia lagun izan ez genuen arren, aurten ere joan gara Mendizale elkarteko kideekin batera Arangoitira emanaldia eskaintzera! 

Arratsalde paregabea pasatu genuen dantzaz gozatzen eta bertakoei hainbat dantza eskaintzen ! 

Merienda goxoa ere eman ziguten amaieran! 


Mila esker beste behin eta beste bat arte ! 





2018/02/17

EMANALDIKO ENTSEGU OROKORRA



ENTSEGU OROKORRA


Zenbat lan egin duten geure irakasle, ikasle, laguntzaile, musikari… ek Larunbateko emanaldia eziñhobe atera eta denek gozatzeko !

Asteazken arratsaldean aritu ginen azkeneko ukituak eman eta dena borobiltzen !

Gaur, hilak 17, arratsaldeko 17:00 etan Beasaingo Usurbe Antzokian egongo gara zuen zai !






2018/02/12

MENDIZALE ELKARTEA




ARANGOITI-MENDIZALE ELKARTEA


Mendizale elkarteak antolatuta Arangoitira bixita egitea ere joango gara aurten! 

EGUNA
OTSAILAREN 18 a, Igandea.
ORDUA
Arratsaldeko 16:00ak.
TOKIA
Bideluze Plaza (Arangoitira igoko gara kalejiran)
JOANGO DIREN TALDEAK
2005 neskak
2011 haurrak

Igandarerarte !



IÑAUTERIAK18



IÑAUTERIAK BEASAINEN




Euria eta hotza lagun izan ditugula igaro ditugu aurtengo Iñauteriak, hala ere, ez digute dantzarako gogoa kendu eta herria alaituz aritu ginen egun osoan zehar ! 

Goizean hainbat dantza egin eta arratsaldean berriz, mozorroak nagusi izan zirela, "Muxutruk" taldearen erromeri kontzertua izan genuen dantzan jarraitzeko! 

Egun paregabea pasatu genuen! Mila esker guztioi eta hurrengo urterarte!









LOINAZKO SAN MARTIN ETA SANTA AGEDA EGUNA



Aurten ere ezinhobe ospatu genuen Beasaingo San Martin eta Santa Ageda eguna. Beste behin dantzaz eta txistuz alaitu genuen arratsaldea! Mila esker zuen txalo eta tratuagatik!

Beste bat arte !



















2018/02/02

ZAHARREN EGOITZA





Beasainek Loinazko San Martin eta Santa Ageda eguna ospatuko ditu Otsailaren 5ean, asteleheanean. Gure txikiak Beasaingo zaharren egoitzara joango dira euren emanalditxoa eskaintzera.

Hasi baino lehen, bertako hainbat gizon-emakume omenduko ditugu eta ondoren, emanaldia eskainiko dugu!

LEKUA
ZAHARREN EGOITZA

(CL/KL ERAUSKIN, 5-BJ BEASAIN)
EGUNA
OTSAILAK 5, ASTELEHENA
ORDUA
ARRATSALDEKO 17:00
JOANGO DIREN TALDEAK
2009 NESKAK
2010 NESKAK