2018/01/28

OTSAILEKO EMANALDIA

Astero astero dantzak prestatzen aritu ondoren; iritsi da taula gainean, egindako lana erakusteko unea !  

EMANALDIA

Otsailaren 17an, larunbatean, izango da Usurbe Antzokian arratsaldeko 17:00etan. Dantzariek, hala ere, 16:15 etan egon beharko dute jantzita.  

ENTSEGU OROKORRA

Otsailaren 14ean, asteazkenean, izango da arratsaldeko 17:15etan. Entseguak gutxigorabehera, bi orduko iraupena izango du. 

SARRERAK LEIHATILAN

Haur bakoitzari BI sarrera banatuko zaizkio. Gehiago nahi izanez gero, asteazkeneko entsegua eta gero, arratsaldeko 19:30etan leihatilan gehiago eskuratzeko aukera izango da. Ilaran jartzen den bakoitzak BI sarrera hartzeko aukera izango du. Sarrerak zenbakitu gabeak izangho dira.

ZUEN ZAI EGONGO GARA!



BADATOZ IHAUTERIAK

Ezin galduko dugu Beasaingo kaleak kolorez, dantzaz, musikaz... alaitzeko ohitura polita. Iritsi dira Ihauteriak ! Otsailaren 10, larunbatean, goizeko 11:00etan aterako gara kalez kale herria girotzera !  Arratsaldean, berriz, erromeriaz gozatzeko aukera izango dugu 19:30etatik aurrera, Loinazko San Martin plaza azpian.



ENTSEGUAK
NON: OSTADAR DANTZA TALDEKO LOKALA (ORIAMENDI, 10)
EGUNA
ORDUA
OSTIRALETAN
20:00
LARUNBATETAN
11:00

ANIMA ZAITEZTE ! 



2018/01/08

DANTZARA BUELTA


Iritsi gara Urtarrilaren 8ra eta beraz, eman diegu amaiera oporrei. Gaur, hilak 8, astelehena, berriro ere klaseei heltzea tokatzen zaigu. 

Bete dezagun 2018 ere dantzaz!