2016/11/22

KONTRA DANTZEN IKASTAROA

Azaroak 19an Larunbatean, kontra dantzen ikastaroan izan ginen Aurtzakako irakasle, dantzari eta beste herritako hainbat dantzari Beasaingo Antzizar kiroldegian.

Goizeko 10:00 etan hasi zen ikastaroa eta eguardiko 13:00ak arte egon ginen bertan. Ikastaroa iparraldeko bi dantza maisuz gidatua izan zen; Baionatik etorri ziren Claude eta Jon Iruretagoiena, hain zuzen ere. Hau, dantza tradizionala Beasainen egonkortzeko helburuarekin egin zen. Dantzariak eta dantza maisuak trebatzeko helburuz antolatu zen ikastaro hau. 

Ikastaroko plazak erabat bete ziren eta hori horrela izanda, oso gustura aritu ginen kontra dantzen inguruko dantza teknikak ikasten. 

Ikastaroa hiru zatitan banatu zuten: Batetik, hasiera emateko, kontra-dantzen jatorria europan azaldu eta "Country dance-ak" nola iritsi ziren Euskal Herrira azaldu ziguten. Horren ondoren, bigarren, kontra dantzak nola sortu ziren azaldu ziguten eta azkenik, kontra dantza hauek gure dantzetan izan zuten eraginaz aritu ziren, eta baita kontradantzek ekarritako mugimendu eta koreografiak ere.

Hementxe Goierri Telebistak grabatu zuen zatitxoa ikusteko aukera: 

2016/11/13

ARANGOITI ARGAZKIAK

Hilaren 7an Arangoitin izan ginen Udazken kulturalari hasiera emateko. Arratsaldeko 17:00etan han geunden prest. 

 Gure neska-mutilek txandatuz hainbat dantza eskaini ondoren, kalejira luze batekin eman genion amaiera emanaldiari. Ondoren, merienda goxo bat eman ziguten arratsaldea ondo amaitzeko! 

Mila esker ! 

ARGAZKIAK