2015/12/22

ARANGOITIKO EMANALDIKO ARGAZKIAK

Arangoitiko emanaldiko hainbat argazki ikusteko aukera honako esteka honetan klikatuta:

https://picasaweb.google.com/113404046400729884211/ARANGOTIKOEMANALDIA20151218

Oso ondo pasatu genuen eta gainera gabonei hasiera emateko bertakoek eginiko postal bat ere eman ziguten!  Mila esker!





2015/12/14

ARANGOITIKO EMANALDIA

Abenduak 18an, Ostiralean, Beasaingo Arangoitin izango gara gure txikitxoekin bertakoei hainbat dantza eskainiz arratsaldea bixitzeko. 

2008ko neskek eta 2003tik 2007ra bitarteko mutilek egingo dute dantza. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da emanaldia.

Modu paregabean emango diegu hasiera gabonei!



ABENDUKO EMANALDIKO ARGAZKIAK

Abenduak 12 an gure txikitxoek Beasaingo Usurbe Antzokian egin zuten emanaldiko argazkiak ikusteko aukera honako esteka honetan klikatuta:


https://picasaweb.google.com/113404046400729884211/TxikienEmanaldia20151212?feat=embedwebsite

2015/12/09

ABENDUKO EMANALDIA


 Aurten ere iritsi da urtero bezala, Abenduan gure haurrek egiten duten emanaldiaz gozatzeko unea.  Abenduaren 12, Larunbata, izango da arratsaldeko 17:00 etan Beasaingo Usurbe Antzokian. 110 dantzarik hartuko dute parte aurtengoan, eta hainbat dantza eskainiko dizkigute gure neska-mutilek. 

Urtero bezala, gure txistulari, dultzainero... en laguntza izango dugu emanaldian!

 Dantzari hauek hartuko dute parte:

  • 2009 an jaiotako neska-mutilek
  • 2007an jaiotako neskek
  • 2005ean jaiotako neskek
  • 2002ean jaiotako neskek
  • 2000an jaiotako neskek

Animatu gure txikitxoak ikustera! 

2015/09/01

ORDUTEGI ETA EGUTEGIA

ORDUTEGI ETA EGUTEGIA 



Ikasturte honetan izango ditugun klase egunak ikusteko aukera dugu jarraian ikus dezakegun egutegian. Kolore ezberdinez sailkaturik ditugu urteko klase egun eta egun bereziak. 



Jarraian, egun bakoitzean zenbait talderen klase orduak azaltzen dizkigun ordutegi bat dugu. Egun bakoitzean zein lokaletan, ordutan... eta zein irakaslerekin egongo diren azalduz. 

iframe src="URTEKO EMANALDI ETA EKINTZEN BERRI IZATEKO EGUTEGIA" style=" border-width:0 " width="800" height="600" frameborder="0"

2015-2016 IKASTURTEA

2015-2016 IKASTURTEA 



Udako oporrei amaiera emanez, hastear da ikasturte berria. Irailaren 9an hasiera emango diogu ikasturte berriari.

Irailaren 7an berriz, arratsaldeko 18:00etan guraso berrientzat bilera izango da Aurtzaka Dantza Taldeko lokalean (Garmendia Otaola  9)

  -------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


El curso 2015-2016 comenzará el 9 de Septiembre, y la reunión para los padres de l@s nuev@s alumn@s, tendra lugar el 7 de septiembre a las 18:00h en el local de Aurtzaka Dantza Taldea ( Garmendia Otaola, 9)  


2015/06/13

ZEGAMAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

ZUMAIAKO DANTZARI TXIKI EGUNA 






Zumaiako dantzari txiki eguna ospatu zen Ekainaren 7an. Egun berezia izan zen ohiko ez diren tokietan dantza egin zutelako gaztetxoek. Itsasoaren ondoan dantza egiteko aukera paregabea izan zuten! 




2015/06/08

MATRICULACION 2015-2016


La matriculación para l@s nin@s nacid@s en el año 2010 se realizará el 11 de junio de 16:00 a 17:00 de la tarde, en el local de Aurtzaka (Garmendia Otaola 7, bajo) Como las plazas son limitadas, la matriculación se hará mediante el orden de la inscripción. 

- La plaza máxima será de 30 niñ@s. A partir de esta cantidad directamente entrarán en la lista de espera hasta diciembre. 

-A la hora de la inscripcion cada uno podrá apuntar máximo dos niñ@s (el de su hij@, más otro)

2015-2016 IKASTURTEKO IZEN EMATEA

2015-2016 IKASTURTEKO IZEN-EMATEA

2010 ean jaiotakoen izen-ematea, ekainak 11an izango da, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara, dantza taldeko lokalean (Garmendia Otaola 7, behea). Plaza kopurua mugatua denez, matrikulazio iskripzio ordenaren araberakoa izango da. 


- Adin honetan onartuko diren haurren gehiengo kopurua 30 haurrekoa izango da. Hortik aurrerakoak itxaron zerrendan egongo dira abendura arte. 

- Izen-ematea datorren pertsona bakoitzak bi haurren izena eman ahal izango du gehienez ere (berea eta beste bat )




Garaiko dantzari txikia

GARAIKO DANTZARI TXIKI EGUNA


Ekainaren 7an ospatu zen Garaiko dantzari txiki eguna. Bertan hainbat dantza egin zituzten eta ibilaldian ez zuten dantzarik egin, ibilaldiari plazan eman zitzaion amaiera eta hainbat dantza amankomun egin zituzten talde guztiek. Lehenik eta behin, mutilen dantzak egin ziren eta ondoren neskenak. Aurtzakako dantzariei plaza erdian dantza egiteko aukera eman zitzaion Gipuzkoako talde bakarra izateagatik. 

Bazkalondoren, 16;30 etan erromeria izan zuten. 




https://plus.google.com/photos/113404046400729884211/albums/6157966855416984721?banner=pwa

IDIAZABALGO DANTZARI TXIKI EGUNA

Idiziabalago Dantzari Txiki eguna ospatu zen Maitzaren 30, Larunbatean. Arratsaldeko saioa izan zen soilik eta bi taldez osatua egon zen. Idiazabalgo dantza taldea eta Beasaingo Aurtzaka dantza taldea. Ikastolatik abiatu eta bi geldialdi eginez plazara iritsi ziren. Behin plazara iritsita, denak batera hainbat dantza egin eta amaiera emateko, taldeko argazkia eta merendolarekin izan zuten. 
https://plus.google.com/photos/113404046400729884211/albums/6157965977462746497?banner=pwa

2015/05/19

BAEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA

BEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA


Beasaingo dantzari txiki eguna ospatu genuen Maiatzaren 10ean. Goizean Dolarea parkean elkartu ginen herri desberdinetako dantzariak eta hamaiketakoa egin genuen. 11:30ak aldera desfileari hasiera eman genion kalez kale talde bakoitzak hainbat dantza ezberdin eskainiz. 

13:15etan herriko plazan elkartu ginen eta Agurra, Fandango, Arin-Arin eta beste hainbat dantza eginez, kalejira batekin eman genion amaiera goizeko saioari. 

Arratsaldean berriz, Modestoren saioarekin aritu ginen dantzan.

Egun paregabea! 

Argazkiak ikiusteko aukera hemen klikatuta: 


https://plus.google.com/photos/113404046400729884211/albums/6147667422048813953?banner=pwa

2015/04/25

OIARTZUNGO DANTZARI TXIKI EGUNA


OIARTZUNGO DANTZARI TXIKIA

Igandean, Apirilak 26ean, Oiartzungo dantzari txiki eguna ospatuko da. 10:00etan Tren Geltokitik abiatuko dira gure gaztetxoak, 2001ean jaiotako nesken taldea eta 2003-2004ean jaiotakoena.

10:45eta Oiartzungo Haurtzaro ikastolan elkartuko dira, bertan hamaiketakoa izango dute egunari hasiera emateko. 11.30etan desfilea hasiko da herrian zehar, geldialdi desberdinetan hainbat dantza eskaini eta gero, herriko plazan elkartuko dira talde guztiak denak batera dantza ezberdinak eskaintzeko.

 Goizeko saioari amaiera emanda, 14:00etan denak batera bazkaltzera joango dira ikastolako jantokira eta arratsaldean berriz, 16:30 etan, kalejiran ikastolatik plazara joango dira. 17:00etan dantzaldia egongo da plazan.

Amaitzeko, 17:45etan, autobusa hartuko dute Oiartzungo Plazan eta 18:30etan iritsiko dira Beasaingo Tren Geltokira.

Anima zaitezte!

2015/04/12

LEGORRETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

LEGORRETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA 

Legorretako dantzari txiki eguna ere, apirilaren 19 an ospatuko da. Goizeko 11etan herriko Korta eta Zapas enparantzan bilduko dira dantzari guztiak eta bertan hamaiketakoa izango dute egunari hasiera emateko. 2009an jaiotako mutilak eta 2002-2003an jaiotako neska-mutilak izango ditugu bertan.

Eguerdiko 12etan desfileari ekingo diote eta Ordiziako AMETS BIDE, Zaldibiako IZTUETA, Legorretako IRRINTZI ALAI eta Beasaingo AURTZAKA izango dira bertan dantzan arituko diren taldeak.

Herrian zehar hainbat dantza eskaini eta gero, herriko plazan elkartuko dira talde guztiak danak batera dantza ezberdinak eskaintzeko eta baita talde bakoitzak bere saiotxoa egiteko ere.

Goizeko saioari amaiera emanda, 14:15etan haurrak bazkaltzera joango dira eta arratsaldean berriz, 16:30 etan, emanaldia izango dugu DJ-PORRUN en eskutik.

17:30etan plazara hurbildu, umeak jaso eta gurasoen ardurapean geratuko dira.

Anima zaitezte!


ZEGAMAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

ZEGAMAKO DANTZARI TXIKI EGUNA 

Apirilak 19, igandea, Zegamako dantzari txiki eguna ospatuko da eta bertan izango dira 2007-2008an jaiotako neskatxak eguna girotzen. 

Goizeko 10:45an elkartuko gara Aitxuri Herri-eskolako pilotalekuan eta harrera-hamaiketakoa izango dugu egunari hasiera emateko. 11:30etan hasiko da desfilea eta herrian zehar ibiliko gara geldialdi desberdinetan dantzak eginez. Ekitaldiari amaiera emateko, plazan elkartuko gara talde guztiak batera dantza egiteko eta bakoitzak bere saio txikia eskaintzeko. 14:00etan emango diogu amaiera  goizari. 

Eguraldiak lagunduko ez baligu, herriko pilotalekuan izango litzateke saio guztia. 

Animatu! 

2015/03/15

ZALDIBIKO DANTZARI TXIKI EGUNA


Hilak 15, Igandea, Zaldibiko Dantzari Txiki eguna ospatu dugu. Goizeko 11etan gelditu gara herriko pilotalekuan, eta eguraldi kaxkarragatik desfilatu ezin izan dugun arren, dantza batean alaitu dugu goiza pilotalekuan bertan. 

Goierriko hainbat taldek hartu dute parte egun hontan (Ordizi, Gabiri, Beasain, Legorreta... eta baita zaldibiarrek ere)

Egun berezia izan da zaldibiarrentzat eta baita besteontzat ere, Iztueta dantza taldearen 25. urteurrena izan baita eta esker ona emateko oroigarri bana eman digute. 

Goizeko saioa amaituta, arratsaldean Modestoren txanda iritsi da eta arratsaldea alaitzeko pilotalekuan dantza batean jarraitu dugu. 
    








2015/02/25





Astebukaera honetan HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO XIV AURRESKU ETA SOINU-ZAHAR TXAPELKETA ospatuko da Beasaingo Usurbe antzokian. Haur eta gaztetxoak dantzan ikusteko aukera ezinhobea da. Animatu zaitezte!




2015/02/16

OTSAILEKO EMANALDIA 



Otsailaren 7an, dantza emanaldia izan genuen Beasaingo Usurbe antzokian Aurtzakako gaztetxoen eskutik. Hainbat adinetako umeek hartu zuten parte, tartean: 

2009ko neskak
2009ko mutillak
2007ko neskak
2005eko neskak
2001ko neskak
1999ko neska-mutilak

Hainbat dantzarekin giroa alaitu ondoren,  amaiera emateko, bukaera unkigarri bat eman zitzaion emanaldiari gure Joseba Juarez gogoratuz, bere ikasle izandako mutil txikiek eskeinitako bertso eta irakasleek berarentzat dantzatutako arin-arin batekin. 

Arratsaldea ondo amaitzeko, merezitako txokolate bokadilloa ere izan zuten umeek.

 Hona hemen argazkiak ikusteko aukera: