2016/10/26

ARANGOITI

     Aurten ere Arangoitira joango dira haurrak euren saiotxoa eskaintzera. Azaroaren 7 an, astelehenean, izango da arratsaldeko 17:30etan. Urtero bezela, hainbat dantza eskaintzeko prest joango dira egoitzan daudenei, gurasoei... une polit eta entretenigarri bat pasarazteko asmotan!

   Oraingo honetan 2007ko neskak eta 2009-10 ko mutilak joango dira.

 Egoitza hau bestalde, Beasaingo Erauskin kalean, 9 dago. 



2016/10/19

UDAZKEN KULTURALA

Irailaren 23an Udazkenean sartu ginela eta, urtero legez, emanaldia eskainiko du Aurtzaka Dantza Taldeak Beasaingo Gernika Pasealekuan (Pergoletako Parkean) .

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia eta aurten, belaunaldika egingo dugu dantza Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantzak dantzatuko ditugularik. 

Bestalde, Igorreko dantza taldeko dantzariak ere gure artean izango ditugu euren saiotxoa eskaintzeko prest.

Aurten ere, urtero bezela, geure musikarien laguntza izango dugu emanaldia bixitzeko eta alaitzeko prest.

Anima zaitezte!!