2017/03/31

ZEGAMAKO DTE'17

Zaldibiko dantzari txiki egunarekin batera, Zegamakoa ere Apirilaren 2an, Igandean, izango da. Goizeko 10:45 Aitxuri Herri-eskolako patio estalian elkartuko gara dantza-talde guztiak. Bertan, hamaiketako goxoa jango dugu.

11:30etan desfileari ekingo diogu Tobera musika eskolako trikitilariekin batera. Hainbat dantza eskainiko ditu dantza talde bakoitzak eta 12:55etan denak plazan elkartuko gara zenbait dantza eskaintzeko.

14:00etan, emanaldia amaituko da.

OHARTXOAK:

Euria egingo balu, egitarau guztia patio estalian egingo genuke.

JOANGO DEN TALDEA:

- 2010 an jaiotako neskak

ZALDIBIKO DTE '17

Astebukaera honetan, Apirilari hasiera ematearekin batera, 2017ko Dantzari Txiki denboraldiari ere hasiera emango diogu.

XXVII. dantzari txiki eguna ospatuko dugu Zaldibin Igande honetan, Apirilaren 2 an.

Goizeko 11 etan talde guztiak herriko plazan elkartuko gara hamaiketako goxoa jateko. 12:00etan berriz, desfileari ekingo diogu hiru geldiune eginez; talde bakoitzak bina dantza egin beharko ditu.

12:45etan berriz, talde guztiak plazan elkartuko gara denak batera hainbat dantza dantzatzeko eta goizeko saioari amaiera emateko 14:00etan bazkaltzera joango dira etxeetara.

Arratsaldean, Modestoren eskutik jaialdia izango dugu !

OHARTXOAK:

Euria egingo balu, herriko pilotalekuan egingo genuke.

JOANGO DEN TALDEA:

   -2009-10 mutil txikiak
   -2011ko neskak

2017/03/10

AURRESKU ETA SOINU ZAHAR TXAPELKETAK

Astebukaera honetan, Martxoaren 11-12 an, Aurresku eta Soinu-Zahar txapelketak izango ditugu Beasaingo Usurbe Antzokian. Bertan, Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorritako 7-15 urte bitarteko haurrek hartuko dute parte.

LARUNBATEAN: Arratsaldeko 16:00etan.
IGANDEAN: Goizeko 11:00etan.

Sarrera, bestalde DOHAIN izango da.