2019/07/02

ZAHARREN EGOITZAN AZKENEKOZ


Ikasturteari amaiera emateko urtero bezala Beasaingo zaharren egoitzara hurbildu ginen arratsaldea pasaz dantza batzuk eskaintzera! Nahiz eta bero izugarria izan genuen, gustura asko aritu ginen arratsaldea girotzen!

Amaitutakoan, merendola paregabea izan genuen!

Mila esker eta beste bat arte!

ARGAZKIAK




URRETXUKO DANTZARI TXIKI EGUNA


URRETXUKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Urretxun izan ginen igandean gure dantzariekin eta goiz eta arratsalde aritu ginen dantzan ! Zoragarri pasatu genuen !

ARGAZKIAK




2019/05/21

ORDIZIAN EURIPEAN!


ORDIZIAN EURIPEAN!

Eguraldia lagun izan ez genuen arren, ez genion dantza egiteari utzi Ordiziako dantzari txiki egunean. Herriko frontoian igaro genuen goiza dantza eta dantza eguna alaituz !

ARGAZKIAK 




2019/05/18

LEGORRETAN DANTZAN!


LEGORRETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Ederki pasatu genuen Legorretan dantzan ! Goizean plazan bildu eta gelditu gabe aritu ginen egun osoan zehar dantza ezberdinez gozatzen!

Gustura bueltatuko gara beste batean ere !

ARGAZKIAK



2019/05/06

ORERETAN EGUZKITAN


ORERETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Izugarri ongi pasatu genuen Oreretan eguraldia lagun izan genuela ! Goizean autobusa hartu eta denak batera joan ginen eguna dantzan igarotzera.

Gustura joango gara beste batean ere! Mila esker !

ARGAZKIAK




2019/04/21

LEGAZPIN ZORAGARRI !


LEGAZPIKO DANTZARI TXIKI EGUNA


Legazpiko dantzari txiki eguna ospatu genuen Apirilaren 14ean, Igandean. Egun osoan zehar aritu ginen dantza eta dantza eta izugarri ongi pasatu genuen txistularien laguntzaz!

Mila esker !




ARGAZKIAK

2019/04/14

ZALDIBIKO DTE ARGAZKIAK


ZALDIBIKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Zegamako dantzari txiki egunarekin batera, Zaldibikoa ospatu genuen hilaren 7 an! Eguraldia lagun izan genuelarik ederki pasatu genuen bertako kaleak alaituz !

Mila esker eta hurrengora arte!

ARGAZKI GEHIAGO



ZEGAMAKO ARGAZKIAK




ZEGAMAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Ederki pasatu zuten gure dantzariak Zegaman ! Txikitxoen lehen aldia izanik goiz zoragarria pasatu zuten Zegamako kaleetan barrena !

ARGAZKI GEHIAGO




2019/03/29

KLIKA KORRIKA!!




Badator KORRIKA, Apirilaren 9an hasi eta 11 egunez gelditu gabe Euskal Herriko zenbait herritan lekukoa pasaz joango da euskararen aldeko ekimen erraldoia ! 

Aurten 21. aldiz korrikak Euskal Herria zeharkatuko du bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

Beasaindik Apirilaren 12an, Ostiralean igaroko da goizeko 6:45ak aldera eta Aurtzaka Dantza Taldeko partaideak bertan izango gara ekimen erraldoiarekin bat eginez! 


Beraz, berotzen joateko hasi gara dagoeneko korrikarekin bat egiteko zenbait argazki ateratzen ! 


KLKIKA!!



ARGAZKIAK

2019/02/20

ARANGOITIKO ARGAZKIAK



ARANGOITIN ZORAGARRI!


Zoragarri ibili ginen Mendizale Elkarteko kideekin batera Arangoiti egoitzan. Arratsaldea bertan pasa eta beste batean bueltatzeko gogoz gelditu ginen beste behin! 


Mila esker ! 


ARGAZKIAK



2019/02/11

EMANALDIA USURBE ANTZOKIAN


EMANALDIA USURBE ANTZOKIAN



Abenduan eskainitako Usurbe Antzokiko emanaldiari jarraipena emanez, iritsi zaigu beste behin geure txikiak dantzan ikusteko unea!

 ENTSEGU OROKORRA: Otsailaren 13an, asteazkenean, izango da arratsaldeko 17:00etan. Pisuzko arrazoiren bat eduki ezean derrigorrezkoa izango da etortzea.


SARRERAK LEIHATILAN: Otsailaren 13an, asteazkenean, entsegu orokorraren ondoren, arratsaldeko 19:00etan hartzeko aukera izango da. Ilaran jartzen den pertsona bakoitzak ALDIKO BI sarrera hartu ahal izango ditu. Sarrerak EZ daude zenbakituta.


EMANALDIA: Otsailaren 16an (larunbatean) 17:00etan izango da. Dantzariak 16:15etarako egon beharko dute JANTZITA.


ZAHARREN EGOITZAN DANTZAN


ZAHARREN EGOITZAN DANTZAN


Beasaingo San Martin egunean, otsailaren 5ean, "zaharren egoitzan" izan ginen zenbait kide omendu eta hainbat dantza eskaintzen.

Plazer hutsa izan zen beste behin arratsaldea bertan pasatzea!

Mila esker eta datorren urterarte! 



ARGAZKIAK


2019/02/09

AIZKORRI MENDIZALE ELKARTEKO KIDEEKIN ARANGOITIRA


Beasaingo San Martin eguna atzean utzita, igande honetan, hilak 10, Arangoiti egoitzara joango gara Aurtzakako haur, txistulari eta Aizkorri Mendizale Elkarteko kideak.



AIZKORRI MENDIZALE ELKARTEKO KIDEEKIN ARANGOITIRA
Eguna
Otsailak 10, igandea.
Topaketa ardua
16:30etan Bideluze Plazan.
Emanaldiaren hasiera
17:00etan Arangoiti egoitzan.
Joango diren taldeak
2011 haurrak.
2010 haurrak.

2019/01/27

SAN MARTIN EGUNA




SAN MARTIN EGUNA


Beasaingo San Martin eguna dela eta, aurten ere Jubilatuen egoitzara joango gara dantza egitera! Irrikitan gaude arratsaldea bertan pasa eta dantzaz alaitzeko!



EGUNA

Otsailak 5ean, asteartean.

ORDUA

Arratsaldeko 17:00etan.

NON

Beasaingo Jubilatuen egoitzan.

 JOANGO DIREN TALDEAK

2007 ko Haurrak
2012ko Haurrak