2017/04/30

ORERETAKO DTE'17

Maiatzaren 1 ean, aurten Astelehenean,  Oreretako dantzari txiki egunean izango gara beste urte betez.

Autobusez joango gara aurten ere  eta beraz, goizeko 9:30etan geldituko gara Beasaingo tren geltokian.

11:00etan Oreretako Koldo Mitxelena plazan (esmalteria) elkartuko gara.

Goizeko saioari amaiera emateko 13:30etan Gamon Zumardira joango gara bertan denak batera dantza batzuk egiteko; eta ondoren, bazkaltzera joango gara.

Arratsaldean berriz, 16:30 etan erromeria izango dugu Modestoren laguntzaz!

Beasaingo tren geltokira bueltatzeko autobusa 18:00ak aldera izango da.

Joango diren taldeak:


-2003-2007 bitarteko mutilak
-2006 neskak



2017/04/13

LEGAZPIKO DTE'17 ARGAZKIAK


Legazpiko dantzari txiki egunean ere izan ginen, eta ze ondo pasatu genuen!

Eguraldia ere lagun izan genuen gainera !

Ikusi, ikusi argazkiak! HEMEN




2017/04/07

LEGAZPIKO DTE




Apirilaren 9an, Igandean, XXXII. Legazpiko Dantzari Txiki Eguna ospatuko dugu. Goizeko 11:00etan elkartuko gara Lau-Bideko Rotondan eta bertan hamaiketako goxoa zai izango dugu. 11:45etan kaleetan zehar abiatuko gara dantza ezberdinak eginez. 
13:15 etan berriz, talde guztiak plazan elkartuko gara denak batera hainbat dantza eskaintzeko eta goizeko saioari amaiera emateko, 13:30etan haurrak bazkaltzera joango dira.

Arratsaldean berriz, 15:30etan dantza taldeen arteko jolasak izango ditugu eta 17:00etan Bikuñaenea plazan elkartuko gara denak, 17:30etan kalejira eginez plazara iristeko.

Arratsaldean ere hainbat dantza eskaini ondoren, 18:45etan egunari amaiera emango diogu.

*JOANGO DIREN TALDEAK: - 2007 ko neskak

                       - 2009ko neskak


Bertan ikusiko gara!!!! 

2017/04/04

ZEGAMAKO DTE'17-ARGAZKIAK

Zaldibiko Dantzari Txiki Egunarekin batera Zegaman ere izan gara Igande honetan, Apirilaren 1ean. Eguraldia lagun izan ez genuenez, herriko pilotalekuan aritu ginen dantzan !

Ze egun polita pasatu genuen!

Argazkiak ikusteko aukera HEMEN




ZALDIBIKO DTE'17- ARGAZKIAK

Apirilaren 1ean, Igandean, Zaldibiko Dantzari Txiki eguna ospatu genuen. Euria ari zuenez, herriko pilotalekuan egin genuen saio guztia !

Oso ondo pasatu genuen talde guztiak batera !

Argazkiak ikusteko aukera HEMEN