2016/02/14
2016/02/09
USURBE ANTZOKIAN EMANALDIA 2016-02-13
Hilaren 13, Larunbata, dantza taldeko txikitxoek emanaldi bat eskainiko dute urtero bezala. Emanaldia arratsaldeko 17:00 etan izango da eta hainbat haurrek hartuko dute parte.
2005 eko neskak, 2008ko neskak, 2006ko neskak, 2003-4 2006-7 mutilak, 2003-4 neskak eta 2001eko neskak arituko dira eszenatoki gainean dantzan.
Otsailaren 10ean, asteazkenean, sarrerak hartzeko aukera izango da Beasaingo Usurbe Antzokian eta pertsonako bi sarrera hartzeko aukera egongo da. Hori arratsaldeko 19:30 etatik aurrera izango da.
ARANGOITIKO EMANALDIA- OTSAILAK 7
Hilaren 7, Igandea, Arangoitin dantza emanaldia eman zuten gure dantzarietako batzuk. Arratsaldeko 16:30 bildu ziren Bideluze plazan eta txistularien laguntzaz kalejiran igo ziren egoitzara. Bertan, mutil txikiek eta 11 urteko neskek egin zuten dantza arratsaldea alaituz.
Hainbat dantza egin zituzten eta bukatzeko, kalejira batekin eman zioten amaiera saioari.
Hori gutxi balitz, bukatu ostean txokolate beroa ere prestatu ziguten meriendatzeko!
Hona hemen argazkiak ikusteko aukera:
2015/12/22
ARANGOITIKO EMANALDIKO ARGAZKIAK
Arangoitiko emanaldiko hainbat argazki ikusteko aukera honako esteka honetan klikatuta:
https://picasaweb.google.com/113404046400729884211/ARANGOTIKOEMANALDIA20151218
Oso ondo pasatu genuen eta gainera gabonei hasiera emateko bertakoek eginiko postal bat ere eman ziguten! Mila esker!
https://picasaweb.google.com/113404046400729884211/ARANGOTIKOEMANALDIA20151218
Oso ondo pasatu genuen eta gainera gabonei hasiera emateko bertakoek eginiko postal bat ere eman ziguten! Mila esker!
2015/12/14
ARANGOITIKO EMANALDIA
Abenduak 18an, Ostiralean, Beasaingo Arangoitin izango gara gure txikitxoekin bertakoei hainbat dantza eskainiz arratsaldea bixitzeko.
2008ko neskek eta 2003tik 2007ra bitarteko mutilek egingo dute dantza. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da emanaldia.
Modu paregabean emango diegu hasiera gabonei!
ABENDUKO EMANALDIKO ARGAZKIAK
Abenduak 12 an gure txikitxoek Beasaingo Usurbe Antzokian egin zuten emanaldiko argazkiak ikusteko aukera honako esteka honetan klikatuta:
https://picasaweb.google.com/113404046400729884211/TxikienEmanaldia20151212?feat=embedwebsite
https://picasaweb.google.com/113404046400729884211/TxikienEmanaldia20151212?feat=embedwebsite
2015/12/09
ABENDUKO EMANALDIA
Aurten ere iritsi da urtero bezala, Abenduan gure haurrek egiten duten emanaldiaz gozatzeko unea. Abenduaren 12, Larunbata, izango da arratsaldeko 17:00 etan Beasaingo Usurbe Antzokian.
110 dantzarik hartuko dute parte aurtengoan, eta hainbat dantza eskainiko dizkigute gure neska-mutilek.
Urtero bezala, gure txistulari, dultzainero... en laguntza izango dugu emanaldian!
Dantzari hauek hartuko dute parte:
- 2009 an jaiotako neska-mutilek
- 2007an jaiotako neskek
- 2005ean jaiotako neskek
- 2002ean jaiotako neskek
- 2000an jaiotako neskek
Animatu gure txikitxoak ikustera!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
