DANTZARI TXIKIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
DANTZARI TXIKIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/04/04

ZALDIBIAKO DANTZARI TXIKIA

Bi urte luzeren ondoren, igandean Zaldibiako plazan guztiok elkartu ostean, kaleak dantzaz eta ilusioz bete genituen Dantzari Txiki egunean. Eguraldia lagun genuela oso gustura ibili ginen Zaldibiako kaleetan dantzan. 

Mila esker !













 



2019/07/02

URRETXUKO DANTZARI TXIKI EGUNA


URRETXUKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Urretxun izan ginen igandean gure dantzariekin eta goiz eta arratsalde aritu ginen dantzan ! Zoragarri pasatu genuen !

ARGAZKIAK




2019/05/21

ORDIZIAN EURIPEAN!


ORDIZIAN EURIPEAN!

Eguraldia lagun izan ez genuen arren, ez genion dantza egiteari utzi Ordiziako dantzari txiki egunean. Herriko frontoian igaro genuen goiza dantza eta dantza eguna alaituz !

ARGAZKIAK 




2019/05/18

LEGORRETAN DANTZAN!


LEGORRETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Ederki pasatu genuen Legorretan dantzan ! Goizean plazan bildu eta gelditu gabe aritu ginen egun osoan zehar dantza ezberdinez gozatzen!

Gustura bueltatuko gara beste batean ere !

ARGAZKIAK



2019/05/06

ORERETAN EGUZKITAN


ORERETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Izugarri ongi pasatu genuen Oreretan eguraldia lagun izan genuela ! Goizean autobusa hartu eta denak batera joan ginen eguna dantzan igarotzera.

Gustura joango gara beste batean ere! Mila esker !

ARGAZKIAK




2019/04/21

LEGAZPIN ZORAGARRI !


LEGAZPIKO DANTZARI TXIKI EGUNA


Legazpiko dantzari txiki eguna ospatu genuen Apirilaren 14ean, Igandean. Egun osoan zehar aritu ginen dantza eta dantza eta izugarri ongi pasatu genuen txistularien laguntzaz!

Mila esker !




ARGAZKIAK

2019/04/14

ZALDIBIKO DTE ARGAZKIAK


ZALDIBIKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Zegamako dantzari txiki egunarekin batera, Zaldibikoa ospatu genuen hilaren 7 an! Eguraldia lagun izan genuelarik ederki pasatu genuen bertako kaleak alaituz !

Mila esker eta hurrengora arte!

ARGAZKI GEHIAGO



ZEGAMAKO ARGAZKIAK




ZEGAMAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Ederki pasatu zuten gure dantzariak Zegaman ! Txikitxoen lehen aldia izanik goiz zoragarria pasatu zuten Zegamako kaleetan barrena !

ARGAZKI GEHIAGO




2018/06/19

URRETXUN DANTZAN

URRETXUN DANTZAN

Lazkaoko dantzari txikiarekin batera Urretxukoa ere Igandean ospatu genuen! 40.urtteurrenaren ospakizuna izan zen Igandekoa eta egun paregabea pasatu genuen egun guztian zehar dantzan arituz. Goizean goiz Urretxuko kaleetan zehar dantzan aritu ondoren, etxeetan bazkari goxoa eduki eta arratsaldean berriro ere dantza emanaldiari ekin genion !

Ezin hobe aprobetxatu genuen eguna denak batera dantza eta dantza ! 

Pozik bueltatu ginen egun paregabea pasata ! Mila esker ! 


















ARGAZKI GEHIAGO

LAZKAON EZINHOBE!


LAZKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Ikasturteari amaiera ematearekin batera dantzari txikiei ere ari gara pixkanaka bukeara ematen. Lazkaon izan gara asteburuan dantzari txiki eguna ospatzen! Eguraldia lagun izan genuelarik egun paregabea pasatu genuen!

Goizean goiz Lazkaoko kaleetan zehar dantza eta dantza aritu ondoren, herriko plazan denak batera bazkaldu eta arratsaldean ere dantzan jarraitu genuen! 

Ezin izan diegu aurtengo dantzari txiki egunei amaiera hobea eman ! Mila esker !












2018/06/11

IGANDEAN URRETXURA!

URRETXUKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Lazkaoko dantzari txikiarekin batera XXXIX. Dantzari txiki eguna ospatuko dugu Igande honetan Urretxun!



URRETXUKO DANTZARI TXIKI EGUNA

NON:
URRETXUN
NOIZ:
EKAINAK 17, URRETXUN
BILKURA:
11:00etan LOURDESKO AMAREN IKASTOLAN
DESFILEA:
12:00etan.
PLAZAN:
13:30etan amaiera.
BAZKARIA:
13:30etan haurrak etxeetara.
ARRATSALDEAN:
17:30etan ALARDEA. (Arratsaldean ere dantzariek dantza egingo dute)
JOANGO DIREN TALDEAK:
2009-10 MUTILAK
2010 NESKAK
JOATEKO AUTOBUSA:
10:30etan Beasaingo tren geltokian
BUELTAKO AUTOBUSA:
EGUNEAN BERTAN ZEHAZTUKO DA.

















Egun benetan borobila igandekoa! Bertan ikusiko dugu elkar!

























LAZKAON ERE IZANGO GARA

LAZKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Dantzari txikiei eta ikasturteari amaiera ematen joateko, Lazkaon izango gara asteburu honetan!


LAZKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA
NON:
LAZKAON
NOIZ:
EKAINAK 17, IGANDEA
BILKURA:
10:30 etan PLAZAN
PLAZAN:
13:00etan.
BAZKARIA:
14:00etan PLAZAN.
ARRATSALDEAN:
17:30etan amaitu.
JOANGO DIREN TALDEAK:
2011 haurrak
2009 neskak



Iganderarte!



2018/06/03

GALDAKAOKO KALEETAN ZEHAR


GALDAKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Bizkaian izan gara asteburu honetan Galdakaoko kaleetan barrena lehen aldiz dantzan! Goizean goiz autobusa hartu eta euria ari zuen arren, bertara iristean eguraldia lagun izan genuen egun guztian zehar!

 Goizean bi taldetan banatu eta kalez kalez zenbait dantza egin ondoren, plazan elkartu ginen amaieran Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait taldek batera hainbat dantza eskaintzeko.

Herriko jendearekin batera plazan bazkaldu ondoren, erromeria izan genuen bertan dantza pixka bat egiteko!

Amaitzeko, Galdaoko arduradunek emandako oroigarri zoragarri bat ere jaso genuen!


Mila esker!






2018/05/28

ORDIZIAKO DANTZA ASTEBURUA

ORDIZIAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Ordiziako dantza asteburua izan dela eta, Larunbatean, orain dela 150 urte jaio zen Jose Lorenzo Pujana dantza maisuari omenaldia egin genion Aurtzakako eta Amets Bideko dantzariak, Ordiziako txistularien laguntzaz Ordiziako zortzikoaren 3.edizioa osatuz. 

Igandean, berriz, dantzari txiki eguna ospatu zuten eta gu ere bertan izan ginen! 

Egun borobila izan zen igandekoa! Goizean goiz Barandiaran plazan elkartu eta Ordiziako kaleetan zehar denak batera abiatu ginen, hainbat dantza eskaini eta plazan goizeko saioa amaituz. Ondoren, bazkaltzera joan eta arratsalde partean jolasak izan genituen ! 

Eguna modu paregabean amaitu genuen Tio Teronen emanaldiarekin!


A ze asteburua Ordizian ! 






 


ARGAZKI GEHIAGO


PARAJE PAREGABEETAN DANTZAN!



ZUMAIAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Zein gustora aritu ginen Igandean, hilak 27, Zumaian; paraje paregabe aurrean dantzan! Goizean goiz autobusa hartu eta bertan ginen, hamaiketako goxoa egin eta egunari ekiteko prest ! Eguraldia lagun izan genuelarik, Zumaiako kaleetan zehar dantzaz gozatzeko aukera izan genuen !

Denak batera dantzan hainbat dantza eskaini ondoren, bazkalostean, dantzaldian dantza egiteko aukera izan genuen.. 

Zein gustura aritu ginen Zumaian dantzan... 

Gustura itzuliko gara hurrengoan ere ! Mila esker!







2018/05/25

GALDAKAON IZANGO GARA LARUNBATEAN!




GALDAKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA


Gehienetan ez bezala, oraingoan Larunbatean, hilak 2an, izango gara Galdakaon. Oraingo honetan Bizkaia aldean izango gara eguna pasa eta beste dantza taldekoekin batera dantzan!
Autobusean egingo dugu bidaia eta gogotsu joango gara eguna bertan pasatzeko!



NOIZ:
EKAINAREN 2an, Larunbatean
NON:
GALDAKAON
BILKURA ORDUA:
11:00etan
BILKURA LEKUA:
ARDANZA PARKEAN (Udaletxe ondoan)
DESFILEA:
12:00etan
PLAZAN:
13:00etan.
ARRATSALDEAN:
17:00etan Erromeria KURUTZEKO PLAZAN
AUTOBUSA JOATEKO:
9:30etan Beasaingo tren geltokian
AUTOBUSA BUELTATZEKO:
EGUNEAN BERTAN ZEHAZTUKO DA
JOANGO DIREN TALDEAK:
2008 NESKAK
2005 NESKAK