BESTELAKOAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BESTELAKOAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/03/29

KLIKA KORRIKA!!




Badator KORRIKA, Apirilaren 9an hasi eta 11 egunez gelditu gabe Euskal Herriko zenbait herritan lekukoa pasaz joango da euskararen aldeko ekimen erraldoia ! 

Aurten 21. aldiz korrikak Euskal Herria zeharkatuko du bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

Beasaindik Apirilaren 12an, Ostiralean igaroko da goizeko 6:45ak aldera eta Aurtzaka Dantza Taldeko partaideak bertan izango gara ekimen erraldoiarekin bat eginez! 


Beraz, berotzen joateko hasi gara dagoeneko korrikarekin bat egiteko zenbait argazki ateratzen ! 


KLKIKA!!



ARGAZKIAK

2018/12/04

EUSKARAREN EGUNA!

EUSKARAREN EGUNA


Aurten berezia izan dugu Euskararen eguna. Abenduaren 3a, urtero bezala euskararen eguna izateaz gain, euskaraldiaren amaiera zelako. Aurten geure hizkuntza bultzatzeko asmoarekin 11 egunez aritu baikara horretan. 

Merezitako amaiera emateko, herriko zenbait eragilerekin batera plaza azpian elkartu eta zenbait ekintzarekin ospatu genuen; dantza, abestiak... 

Ederki pasatu genuen astelehena berezi eginez! Jarrai dezagun euskaraz entzuten eta hitz egiten! 

Ver las imágenes de origen

 ARGAZKI GEHIAGO


2018/07/04

DATORREN IKASTURERARTE!














Joan zaigu emanaldiz, dantzari txikiz, entseguz... jositako ikasturte polita. Lan asko egin dugu denok ezinhobe atera zedin eta oso hartu ditugu oporrak datorren ikasturtea berriro ere indarrez hartzeko ! 
Ezin izan genion merienda goxo batzuk gabe amaierarik eman !

Mila esker ikasturte honetan gurekin izan zareten guztiei ! 

Datorren ikasturerarte ! Opor politak pasa!


2018/06/28

SAN JUAN'18

Egun berezia izaten da Ekainaren 23koa. Lan asko egin genuen egun berezi hori borobila izan zedin eta horretarako egun guztian zehar aritu ginen lanean. Aurten ere beste behin eziñhobe eman diogu hasiera udako solstizioari. 

Dotore atera ziren gure dantzariak traje zuriz eta  bildutako lorez eginiko koroak jantzita. 

Zorionak denei eta eskerrik asko egunean bertan gurekin izan ziren guztiei ! 





















ARGAZKI GEHIAGO













2018/06/19

SAN JUAN DALA, SAN JUAN DALA...


SAN JUAN DALA, SAN JUAN DALA...

Udako solstizioaren hasiera dela eta, ongi etorria emango diogu urtaro berriari Ekainaren 23an, larunbatean. 

Orain arte eginiko lana erakusteko unea iritsiko zaie geure dantzariei eta eguarditik hasita iluntzera arte lanean arituko gara egindakoa ezinhobe irteteko. 



EGITARAUA
15:30etan
LORAK BILTZEA AUTOBUSEAN (Geltokian)
17:00etan
LAGUNTZAILEEK ARROPA EKARRI
17:00-18:30etara
KOROIAK EGIN ETA DANTZARIAK JANTZI
19:30etan
ZUHAITZ IGOERA
19:30etan
NESKATXEN DANTZA SAIOA IGARTZAN
21:15etan
KALEJIRA BARRENDAIN PLAZARA
21:30etan
BIKOTEA PLAZAN ZAI
22:00etan
SAN JOAN NESKATXEN ESKU DANTZA BARRENDAINEN

*  ENSAIO OROKORRA: 

- Noiz: Ekainak 22, Ostirala-- Arratsaldeko 17:00etan.
- Non: Dolarea Parkean.
- BIKOTEEK: 17:30etan egon beharko dute.









2018/02/20

AURRESKU ETA SOINU ZAHAR TXAPELKETAK

AURRESKU ETA SOINU ZAHAR TXAPELKETAK

Haur eta gaztetxoentzako Aurresku  eta Soinu-Zahar txapelketak antolatu ditu Aurtzaka Dantza taldeak asteburu honetarako !

AURRESKU ETA SOINU ZAHAR TXAPELKETAK

LARUNBATA

NON: USURBE ANTZOKIAN
NOIZ: Arratsaldeko 16:30etan.


NON: USURBE ANTZOKIAN
NOIZ: Goizeko 11:00etan.

IGANDEA


*AURRESKU TXAPELKETAà MUTILEI.
*SOINU ZAHAR TXAPELKETAà NESKEI.

ZER DIRA?
Beasaingo Aurresku eta Soinu Zahar txapelketak Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen ligaxkaren barruan jokatzen diren kanporaketa saioak dira. Urritik maiatzera bitarte burutzen den ligaxka da eta honako helburuekin sortua dago: dantzariak txikitatik Gipuzkoako pausoetan trebatzea eta dantzarien maila hobetzea. Herri ezberdinetan egiten diren kanporaketetan hobekien sailkatutako dantzariek maiatzean izaten diren finaletan hartzen dute parte.

Resultado de imagen de EUSKAL DANTZA



2018/02/12

IÑAUTERIAK18



IÑAUTERIAK BEASAINEN




Euria eta hotza lagun izan ditugula igaro ditugu aurtengo Iñauteriak, hala ere, ez digute dantzarako gogoa kendu eta herria alaituz aritu ginen egun osoan zehar ! 

Goizean hainbat dantza egin eta arratsaldean berriz, mozorroak nagusi izan zirela, "Muxutruk" taldearen erromeri kontzertua izan genuen dantzan jarraitzeko! 

Egun paregabea pasatu genuen! Mila esker guztioi eta hurrengo urterarte!





2018/01/28

BADATOZ IHAUTERIAK

Ezin galduko dugu Beasaingo kaleak kolorez, dantzaz, musikaz... alaitzeko ohitura polita. Iritsi dira Ihauteriak ! Otsailaren 10, larunbatean, goizeko 11:00etan aterako gara kalez kale herria girotzera !  Arratsaldean, berriz, erromeriaz gozatzeko aukera izango dugu 19:30etatik aurrera, Loinazko San Martin plaza azpian.



ENTSEGUAK
NON: OSTADAR DANTZA TALDEKO LOKALA (ORIAMENDI, 10)
EGUNA
ORDUA
OSTIRALETAN
20:00
LARUNBATETAN
11:00

ANIMA ZAITEZTE ! 



2017/09/13

IGARTZAKO DANTZARIAK

Eguerdiko 12etan eman genion hasiera "Maritxu nora zoaz" doinuarekin egun handiari. Kofradiako 111 dantzarik eta 10 musikarik hartu genuen parte segizioan eta Loinazko San Martin plazatik Igartzaraino pausoz pauso buruzagiaren atzetik joan ginen. 

Aurten Kataluinako "Esbart Dansaire de Rubí" ko 40 dantzari izan ditugu segizioko bidelagun. Bezperan, Irailaren 8an, Beasaingo Usurbe Antzokian euren emanalditxoa ere eskaini ziguten. 

Eguraldiaren aurreikuspena oso ona ez genuen arren eta zaparradatxoa bota zuen arren, oso ondo eutsi zion amaierarako; eta beraz, bukaera bikaina eman genion emanaldiari.

Goizeko saioa amaituta, kofradia bazkaria egin genuen Igartza Jauregian eta arratsaldean berriz, erromeria irekia izan genuen Gernika pasealekuko parkean AIKO TALDEA ren laguntzaz.



EGUN ZORAGARRIA IZAN ZEN!!!


BIDEOTXO BAT


















2017/07/01

MERENDOLAK ETA KURTSO BUKAERA

Merendolekin eman diogu amaiera dantzako entseguei ! Modu ezinhobea ikasturteari amaiera emateko  ! Ederki pasatu genuen !

Datorren urterarte !!




















SAN JUAN 2017

Udako solstizioa ospatzeko eta ikasturteari amaiera emanez, udari hasiera emateko San Joan sua ospatu genuen geure neskatxen soka dantzarekin. Egun luzea izan zen Ekainaren 23koa. Lehenik eta behin, taldetxotan banatu eta koroak egiteko loreak biltzera joan ginen hainbat taldekide. Ondoren, familiaren laguntzaz norberak bere koroa egin ondoren, jantzi eta dantza egiteko garaia iritsi zen.

 Makala altxa ondoren, Igartzan dantzatu ondoren, jauregian afaldu eta txistularien laguntzaz geltokira joan ginen sua piztu aurreko dantza egitera. Urduritasuna nabari zen bertan baina urteko egunik luzeena, zoragarri joan zitzaigun ! Ederki aprobetxatu genuen eta ezin hobe dantzatu zuten gure neskatxek ! 

Mutilak ere paregabe aritu ziren! 

Zorionak denei! 


















ARGAZKIAK

https://www.flickr.com/photos/30452668@N02/

https://goo.gl/photos/g8T5zzEDVTUbCemy7

- ARGAZKIAK



2017/06/27

SAN JOANETAKO ENTSEGU OROKORRA

San Joanetako neskatxek entsegu orokorra izan zuten Ekainaren 22an, San Juan bezpera baino lehen. Bertan, azkeneko ikutuak eman eta egun handirako azken entsegua izan zuten gure neskak. Mutilak ere etorri ziren entsaiatzera eta denak batera aritu ginen detailerik txikiena ere zaintzen ! 

Txistulariak ere han zeuden euren entsegua egin eta laguntzeko prest!






2017/06/20

SAN JOANETAKO KOROEN IKASTAROA

Badator pixkanaka udako oporrei hasiera ematearekin batera, San Juan bezpera ! Aurten ere, San Juan Sua egitearekin batera dantzan aterako dira gure neskatxak, euren mutilak lagun izango dituztela. 

Traje zuriak janzteaz gain, tradizioari helduz, koroak egingo ditugu hilaren 23an; eta horretarako, familia guztiarentzat erabilgarri izan litekeen ikastaroa izan genuen Ekainaren 17an, Larunbatean. 

Dolarea jauregian bildu ginen taldeko hainbat kide zein familia eta azalpen txiki bat eman ondoren, oso gustura aritu ginen egun handirako koroak egiten trebatzen.

Koroa zoragarriak egin genituen, bestela argazkiak ikustea besterik ez dago!!




2017/03/10

AURRESKU ETA SOINU ZAHAR TXAPELKETAK

Astebukaera honetan, Martxoaren 11-12 an, Aurresku eta Soinu-Zahar txapelketak izango ditugu Beasaingo Usurbe Antzokian. Bertan, Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorritako 7-15 urte bitarteko haurrek hartuko dute parte.

LARUNBATEAN: Arratsaldeko 16:00etan.
IGANDEAN: Goizeko 11:00etan.

Sarrera, bestalde DOHAIN izango da.

2017/02/27

BEASAINGO INAUTERIAK'17




Urtero bezela aurten ere iritsi zaizkigu Inauteriak Beasainera eta gu bertan izan ginen ospatzen. Otsailaren 25ean, Larunbatean goizean goiz Ostadar Dantza Taldeko lokaletik hasi genuen ibilbidea eta Beasaingo kaleak alaituz, Bideluze plazara iritsi arte dantza ezberdinak eginez aritu ginen.

Eguraldia lagun genuela eta, hainbat lagun elkartu ginen eta goiz polit bat pasa ondoren, plaza azpian bazkari goxoa zai genuen!

Denak batera bazkaldu ondoren, Muxutruk taldeak eskainitako erromeria ere izan genuen arratsaldea alaitzeko!

Egun konpletoa benetan!

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN




2016/11/22

KONTRA DANTZEN IKASTAROA


Azaroak 19an Larunbatean, kontra dantzen ikastaroan izan ginen Aurtzakako irakasle, dantzari eta beste herritako hainbat dantzari Beasaingo Antzizar kiroldegian.

Goizeko 10:00 etan hasi zen ikastaroa eta eguardiko 13:00ak arte egon ginen bertan. Ikastaroa iparraldeko bi dantza maisuz gidatua izan zen; Baionatik etorri ziren Claude eta Jon Iruretagoiena, hain zuzen ere. Hau, dantza tradizionala Beasainen egonkortzeko helburuarekin egin zen. Dantzariak eta dantza maisuak trebatzeko helburuz antolatu zen ikastaro hau. 

Ikastaroko plazak erabat bete ziren eta hori horrela izanda, oso gustura aritu ginen kontra dantzen inguruko dantza teknikak ikasten. 

Ikastaroa hiru zatitan banatu zuten: Batetik, hasiera emateko, kontra-dantzen jatorria europan azaldu eta "Country dance-ak" nola iritsi ziren Euskal Herrira azaldu ziguten. Horren ondoren, bigarren, kontra dantzak nola sortu ziren azaldu ziguten eta azkenik, kontra dantza hauek gure dantzetan izan zuten eraginaz aritu ziren, eta baita kontradantzek ekarritako mugimendu eta koreografiak ere.


Hementxe Goierri Telebistak grabatu zuen zatitxoa ikusteko aukera: 

2016/10/19

UDAZKEN KULTURALA

Irailaren 23an Udazkenean sartu ginela eta, urtero legez, emanaldia eskainiko du Aurtzaka Dantza Taldeak Beasaingo Gernika Pasealekuan (Pergoletako Parkean) .

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia eta aurten, belaunaldika egingo dugu dantza Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantzak dantzatuko ditugularik. 

Bestalde, Igorreko dantza taldeko dantzariak ere gure artean izango ditugu euren saiotxoa eskaintzeko prest.

Aurten ere, urtero bezela, geure musikarien laguntza izango dugu emanaldia bixitzeko eta alaitzeko prest.

Anima zaitezte!! 

2016/07/02

MERENDOLAK

Ikasturteari amaiera emateko, ez dago merendola batez bukatzea baino gauza hoberik. Horrelaxe bukatu genuen gure dantza ikasturtea, amaieran hainbat joku ezberdin eta ur jolasak eginez. 

Oso ondo pasatu genuen! 

Uda ona pasa eta Irailerarte! 



ARGAZKI GEHIAGO-----  HEMEN

2016/06/27

SAN JOAN NESKATXEN SOKA DANTZA

Ekainaren 23an, urtero bezala, San Joan neskatxen soka dantza ospatu genuen Udari hasiera emateko. Urteko egunik luzeena izanik, guk ere ondo aprobetxatu genuen. Eguardian, Etxegaratera joan ginen San Joan koroak egiteko lore bila; margarita, san joan lore, garoa... bildu genituen. 

Ondoren, Igartza Jauregira joan eta gurasoen laguntzaz koroak egiten hasi ginen. 7ak aldera, San Joanetan ohitura bezela altxatzen den makalaren igoera izan zen herriko gizonen laguntzaz. 

19:30etan neskek euren San Joan dantza egin zuten makalaren aurrean. Iluntzean berriz, denak batera, txistulariekin batera, Barrendain plazara jaitsi eta 22:00 etan soka dantzaz gozatu genuen. Urtero bezala, mutilak ere bertan izan ziren sokan laguntzeko prest! 

Zorionak danoi!




ARGAZKI GEHIAGO HEMEN