2018/01/28

OTSAILEKO EMANALDIA

Astero astero dantzak prestatzen aritu ondoren; iritsi da taula gainean, egindako lana erakusteko unea !  

EMANALDIA

Otsailaren 17an, larunbatean, izango da Usurbe Antzokian arratsaldeko 17:00etan. Dantzariek, hala ere, 16:15 etan egon beharko dute jantzita.  

ENTSEGU OROKORRA

Otsailaren 14ean, asteazkenean, izango da arratsaldeko 17:15etan. Entseguak gutxigorabehera, bi orduko iraupena izango du. 

SARRERAK LEIHATILAN

Haur bakoitzari BI sarrera banatuko zaizkio. Gehiago nahi izanez gero, asteazkeneko entsegua eta gero, arratsaldeko 19:30etan leihatilan gehiago eskuratzeko aukera izango da. Ilaran jartzen den bakoitzak BI sarrera hartzeko aukera izango du. Sarrerak zenbakitu gabeak izangho dira.

ZUEN ZAI EGONGO GARA!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina