2016/05/03

BEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA 2015-05-01

Maiatzari hasiera emateko Beasaingo dantzari txiki eguna ospatu genuen. Murumendin gelditu ginen eguraldia zela eta; baina itxura oso txarrik ez zuenez, Beasaingo kaleetan zehar dantzatzera irten ginen.

11:30etan eman genion hasiera desfileari eta talde ezberdinek hainbat dantza eskaini ondoren, herriko plazan eman genion amaiera goizeko saioari. Bertan, musikarien laguntzaz, hainbat dantza eskaini genituen denak batera saioa kalejira erraldoi batekin amaituz.

Bazkalondoren, arratsaldea girotzeko ere Gernika pasealekuko frontoian musika izan genuen Dj Josu eta Andoniren laguntzaz.

Argazki gehiago ikusteko HEMEN










2016/04/29

ZEGAMAKO DANTZARI TXIKI EGUNA 2016-04-24

Hilaren 24ean, Zegamako dantzari txiki eguna ospatu genuen Oiartzungoarekin batera. Goizeko 11 etan gelditu ginen eta hamaiketakoa jan ondoren, eguraldi txarra zegoenez herriko frontoiean egin genituen dantzak.

11:30ak aldera eman genion hasiera emanaldiari eta talde bakoitzak bere dantzak eskaini ondoren, denak batera egin genituen hainbat dantza. Goizeko saioa bakarrik izan zen.


Argazki gehiago HEMEN

OIARTZUNGO DANTZARI TXIKI EGUNA 2016-04-24

Apirilaren 24an Oiartzungo dantzari txiki eguna ospatu genuen. 

Goizean autobusa hartuta Oiartzunera joan eta 10:30etan elkartu ginen Haurtzaro ikastolan. 

10:45 etan hamaiketako goxoa eman ziguten eta 11:30etan hasiera eman genion emanaldiari frontoiean hainbat dantza eskainiz. Arratsaldean,berriz egunari amaiera emateko dantzaldia izan genuen. 

Argazki gehiago ikusi HEMEN



2016/04/23

ARANGOITI 2016-04-15

Beste behin ere Arangoitin izan ziren gure txiki eta ez hain txikiak arratsaldea alaitzen. 2010ean jaiotako neskak eta 2003-4 an jaiotakoak izan ziren bertan.
 Hainbat dantza eskaini zituzten eta ondoren, , ohiturarekin jarraituz, meriendatxoa ere izan zuten emanaldiari amaiera emateko! Oso ondo pasatu zuten!


Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN






2016/03/17

ZALDIBIKO DANTZARI TXIKI EGUNA 2016-03-13

Ormaiztegikoarekin bezala, Zaldibiko dantzari txikiarekin ere hasiera eman genien dantzari txikiei. 2008 neskak eta 2009ko mutilak joan ziren bertara eguna pasatzera. Goizean hainbat dantza eskeini zizkiguten eguraldia lagun genuela. Talde guztiak batera dantza egin eta oholtza gainean gure saiotxoa egin eta gero, amaiera eman genion goizeko saioari. 
Arratsaldean berriz, Modestorekin izan genuen jaialdia herriko plazan. 

Argazkiak ikusteko aukera: ARGAZKIAK



2016/03/14

ORMAIZTEGIKO DANTZARI TXIKI EGUNA 2016-03-13

Igande honetan, aurtengo dantzari txikiei hasiera eman genien eta Ormaiztegin izan ginen. Goiz polita izan genuen kaleak dantzaz alaitzeko. 2003-4-6-7 an jaiotako mutilak eta 2002an jaiotako neskak izan ziren bertan. Goizean dantza egin genuen bertako kaleetan eta arratsaldean, bazkaldu ondoren, erromeri birako dantza saioa ere izan genuen! 



Argazkiak ikusteko aukera hemen: ARGAZKIAK

2016/02/27

IDAZLAN SARI BANAKETA (2016-02-27)

Hilak 27, Larunbata, Beasaingo idazlan lehiaketako sari banaketa izan da Igartza Jauregian. Eguerdiko 12:00 etan hasi da eta mailaz-maila hainbat sari eman ondoren gure dantzariek ere egin dute euren saiotxoa. 

Bi dantza eskaini dituzte: Lehenik eta behin, "Agurra" bat eskaini die irabazle guztiei; eta ondoren, "Launangoa" rekin bukatu dute saioa.