2016/11/13

ARANGOITI ARGAZKIAK


Hilaren 7an Arangoitin izan ginen Udazken kulturalari hasiera emateko. Arratsaldeko 17:00etan han geunden prest. 

 Gure neska-mutilek txandatuz hainbat dantza eskaini ondoren, kalejira luze batekin eman genion amaiera emanaldiari. Ondoren, merienda goxo bat eman ziguten arratsaldea ondo amaitzeko! 

Mila esker ! 





ARGAZKIAK

ARANGOITI ARGAZKIAK


Hilaren 7an Arangoitin izan ginen Udazken kulturalari hasiera emateko. Arratsaldeko 17:00etan han geunden prest. 

 Gure neska-mutilek txandatuz hainbat dantza eskaini ondoren, kalejira luze batekin eman genion amaiera emanaldiari. Ondoren, merienda goxo bat eman ziguten arratsaldea ondo amaitzeko! 

Mila esker ! 





ARGAZKIAK

2016/10/26

ARANGOITI

     Aurten ere Arangoitira joango dira haurrak euren saiotxoa eskaintzera. Azaroaren 7 an, astelehenean, izango da arratsaldeko 17:30etan. Urtero bezela, hainbat dantza eskaintzeko prest joango dira egoitzan daudenei, gurasoei... une polit eta entretenigarri bat pasarazteko asmotan!

   Oraingo honetan 2007ko neskak eta 2009-10 ko mutilak joango dira.

 Egoitza hau bestalde, Beasaingo Erauskin kalean, 9 dago. 



2016/10/19

UDAZKEN KULTURALA

Irailaren 23an Udazkenean sartu ginela eta, urtero legez, emanaldia eskainiko du Aurtzaka Dantza Taldeak Beasaingo Gernika Pasealekuan (Pergoletako Parkean) .

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia eta aurten, belaunaldika egingo dugu dantza Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantzak dantzatuko ditugularik. 

Bestalde, Igorreko dantza taldeko dantzariak ere gure artean izango ditugu euren saiotxoa eskaintzeko prest.

Aurten ere, urtero bezela, geure musikarien laguntza izango dugu emanaldia bixitzeko eta alaitzeko prest.

Anima zaitezte!! 

2016/09/07

IGARTZAKO DANTZARIEN KOFRADIA

Igartzako dantzarien kofradia ospatuko da urtero bezela, Irailaren 10 ean, Larunbatean, Beasainen. Eguerdiko 12 etan abiatuko dira dantzariak San Martin plazatik.  12:45 ak aldera, Igartza multzora iritsiko dira. Ospakizunean, dantza moldaketa berriak egingo ditugu Igartzari eta bere historiari egokituak. 

Aurtengoa berezia da 10.urteurrena ospatuko dugulako; hori dela eta, Irailaren 7an, Asteazkenean, aurkezpena izango da Igartza Jauregian, arratsaldeko 19:00etan.  "Igartzako Dantzarien kofradiak 10 urte".

Irailaren 8an, azken entsegua egingo dugu Igartzan, arratsaldeko 19:00etan.



2016/09/03

2016-2017 IKASTURTEA


Udako oporrei amaiera ematearekin batera ongietorria emango diogu ikasturte berriari. 

Aurten dantzan hasiko diren ikasleen gurasoentzat bilera Irailaren 5 ean izango da dantzako lokalean, Garmendia Otaola 7an, arratsaldeko 17:00 etan.

Ikasturtea, bestetik, Irailaren 7 an, asteazkenean, hasiko da. Bestetik, hemen duzue ikasturte berriaren ordutegi zein egutegia.

Ondo amaitu oporrak eta laister arte!

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Despues del verano empezaremos con el nuevo curso. La reunión para los padres de nuevos alumnos, será el día 5 de septiembre, lunes, a las 17:00, en el local de Aurtzaka, Garmendia Otaola 7.

El nuevo curso comenzará el día 7, miércoles. Por otra parte, éstos son el calendario y horario del nuevo curso.

                                                        ORDUTEGIA/ HORARIO



EGUTEGIA/ CALENDARIO



2016/07/02

MERENDOLAK

Ikasturteari amaiera emateko, ez dago merendola batez bukatzea baino gauza hoberik. Horrelaxe bukatu genuen gure dantza ikasturtea, amaieran hainbat joku ezberdin eta ur jolasak eginez. 

Oso ondo pasatu genuen! 

Uda ona pasa eta Irailerarte! 



ARGAZKI GEHIAGO-----  HEMEN