2016/12/08

ABENDUKO UMEEN EMANALDIA

Aipatu bezala, haurren ENTSEGU OROKORRA: ABENDUAREN 14 (asteazkena) arratsaldeko 17:00etan izango da.

SARRERAK LEIHATILAN: ABENDUAREN 14 an (asteazkena) arratsaldeko 19:00tan leihatilan sarrera gehiago hartzeko aukera izango da. Ilaran jartzen den pertsona bakoitzak ALDIKO BI sarrera hartu ahal izango ditu.

EMANALDIA: ABENDUAREN 17, larunbata, izango da arratsaldeko 17:00etan. Dantzariek 16:15 etarako Usurbe antzokian JANTZITA egon beharko dute.

SARRERAK ZENBAKITUTA:  Sarrerak zenbakituta daude eta zenbaki horiek errespetatu egin behar dira; anai-arrebei jarraian eserlekuak esleitu dizkiegulako, familiako kide guztiak batera eser daitezen.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


El ENSAYO GENERAL: El 14 de DICIEMBRE, Miércoles, a las 17:00h.

ENTRADAS EN TAQUILLA: El 14 de DICIEMBRE, Miércoles, a las 19:00h tendréis la opción de coger más entradas. CADA PERSONA que haga cola podrá coger DOS entradas.

LA ACTUACIÓN: Será el 17 de DICIEMBRE, Sábado, a las 17:00h. Los niños tendrán que estar ya VESTIDOS en el cine a las 16:15h.

ENTRADAS NUMERADAS: Las entradas están numeradas y hay que respetar esas numeraciones. Al repartir las entradas hemos tenido en cuenta a l@s herman@s, de modo que todos los familiares os podáis sentar juntos.

2016/12/04

ABENDUKO EMANALDIA ETA ENSAIO OROKORRA

Ari da pixkanaka negua iristen eta urtero bezala, aurten ere, Abenduko emanaldia egingo dugu Usurbe Antzokian. Hilaren 17an, arratsaldeko 17:00etan izango da eta gure gaztetxoek hartuko dute parte.

Hauexek izango dira parte hartuko duten haurrak:
  • 2010an jaiotako neskak
  • 2008an jaiotako neskak
  • 2006an jaiotako neskak
  • 2003-2007an jaiotako mutilak
  • 2003-2004an jaiotako neskak
  • 2001an jaiotako neskak


ENSAIO OROKORRA, ABENDUAREN 14, ASTEAZKENA, ARRATSALDEKOO 17:00 etan izango da USURBE ANTZOKIAN.

2016/11/22

KONTRA DANTZEN IKASTAROA


Azaroak 19an Larunbatean, kontra dantzen ikastaroan izan ginen Aurtzakako irakasle, dantzari eta beste herritako hainbat dantzari Beasaingo Antzizar kiroldegian.

Goizeko 10:00 etan hasi zen ikastaroa eta eguardiko 13:00ak arte egon ginen bertan. Ikastaroa iparraldeko bi dantza maisuz gidatua izan zen; Baionatik etorri ziren Claude eta Jon Iruretagoiena, hain zuzen ere. Hau, dantza tradizionala Beasainen egonkortzeko helburuarekin egin zen. Dantzariak eta dantza maisuak trebatzeko helburuz antolatu zen ikastaro hau. 

Ikastaroko plazak erabat bete ziren eta hori horrela izanda, oso gustura aritu ginen kontra dantzen inguruko dantza teknikak ikasten. 

Ikastaroa hiru zatitan banatu zuten: Batetik, hasiera emateko, kontra-dantzen jatorria europan azaldu eta "Country dance-ak" nola iritsi ziren Euskal Herrira azaldu ziguten. Horren ondoren, bigarren, kontra dantzak nola sortu ziren azaldu ziguten eta azkenik, kontra dantza hauek gure dantzetan izan zuten eraginaz aritu ziren, eta baita kontradantzek ekarritako mugimendu eta koreografiak ere.


Hementxe Goierri Telebistak grabatu zuen zatitxoa ikusteko aukera: 

2016/11/13

ARANGOITI ARGAZKIAK


Hilaren 7an Arangoitin izan ginen Udazken kulturalari hasiera emateko. Arratsaldeko 17:00etan han geunden prest. 

 Gure neska-mutilek txandatuz hainbat dantza eskaini ondoren, kalejira luze batekin eman genion amaiera emanaldiari. Ondoren, merienda goxo bat eman ziguten arratsaldea ondo amaitzeko! 

Mila esker ! 





ARGAZKIAK

ARANGOITI ARGAZKIAK


Hilaren 7an Arangoitin izan ginen Udazken kulturalari hasiera emateko. Arratsaldeko 17:00etan han geunden prest. 

 Gure neska-mutilek txandatuz hainbat dantza eskaini ondoren, kalejira luze batekin eman genion amaiera emanaldiari. Ondoren, merienda goxo bat eman ziguten arratsaldea ondo amaitzeko! 

Mila esker ! 





ARGAZKIAK

2016/10/26

ARANGOITI

     Aurten ere Arangoitira joango dira haurrak euren saiotxoa eskaintzera. Azaroaren 7 an, astelehenean, izango da arratsaldeko 17:30etan. Urtero bezela, hainbat dantza eskaintzeko prest joango dira egoitzan daudenei, gurasoei... une polit eta entretenigarri bat pasarazteko asmotan!

   Oraingo honetan 2007ko neskak eta 2009-10 ko mutilak joango dira.

 Egoitza hau bestalde, Beasaingo Erauskin kalean, 9 dago. 



2016/10/19

UDAZKEN KULTURALA

Irailaren 23an Udazkenean sartu ginela eta, urtero legez, emanaldia eskainiko du Aurtzaka Dantza Taldeak Beasaingo Gernika Pasealekuan (Pergoletako Parkean) .

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia eta aurten, belaunaldika egingo dugu dantza Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantzak dantzatuko ditugularik. 

Bestalde, Igorreko dantza taldeko dantzariak ere gure artean izango ditugu euren saiotxoa eskaintzeko prest.

Aurten ere, urtero bezela, geure musikarien laguntza izango dugu emanaldia bixitzeko eta alaitzeko prest.

Anima zaitezte!!