2018/01/08
2017/12/17
ABENDUKO EMANALDIKO ARGAZKIAK
Abenduaren 16 a izan zen dantza taldeko kideek egin duten lanaren emaitza ikusteko eguna! Asteazkenean, entsegu orokorra izan ondoren, Larunbatean arratsaldeko 17:00 etan izan zen egun handia Usurbe Antzokian.
Bertantxe eskaini zieten ikasitakoa aiton-amon, guraso, anai-arreba, lehengusu zein gertuko kideei. Arratsalde paregabea pasatu genuen dantzaz gozatzen!
Musikariak ere bertan izan genituen beste behin euren laguntza eskaintzen eta denen laguntzarekin, emanaldi zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen !
ZORIONAK DENEI !
ARGAZKI GEHIAGO
2017/11/27
ABENDUKO UMEEN EMANALDIA
Ari gara pixkanaka urteari amaiera ematen eta zer hobe geure dantzarien emanaldia ikustea baino?
ENTSEGU OROKORRA Abenduaren 13an, asteazkenean, izango da arratsaldeko 17:00etan. Pisuzko arrazoiren bat eduki ezean derrigorrezkoa izango da entsegu honetara etortzea, eta puntualtasuna eskatzen dizuegu.
SARRERAK LEIHATILAN Abenduaren 13an, asteazkenean bertan, arratsaldeko 19:00etan egongo dira eskuragarri. Ilaran jartzen den PERTSONA BAKOITZAK ALDIKO BI sarrera hartu ahal izango ditu. Sarrerak, bestalde, ez dira zenbakituta izango.
EMANALDIA Abenduaren 16ean, larunbatean, arratsaldeko 17:00etan izango da eta dantzariek 16:15 etarako Usurbe Antzokian egon beharko dute jantzita.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
ENSAYO GENERAL: Será el día 13 de Diciembre, miércoles, a las 17:00h. A no ser que haya una razón de peso será obligatorio asistir a este ensayo, y os pedimos que seáis puntuales.
ENTRADAS EN TAQUILLA: El día 13 de Diciembre, miércoles, a las 19:00h. Tendréis la opción de coger más entradas. CADA PERSONA QUE HAGA COLA PODRÁ COGER DOS ENTRADAS. Las entradas no son numeradas.
LA ACTUACIÓN: Será el día 16 de Diciembre, Sábado a las 17:00 h. Los niños tendrán que estar ya vestidos en el cine a las 16:15h.
MILA ESKER!
2017/11/13
ARANGOITI 2017-11-10
Azaroan sartu garela eta, Arangoitira joan ginen hilaren 10ean, Ostiralean; urtearen amaieran azken emanaldiak eskainiz denok batera gozatzeko asmotan.
Oraingoan ere emanalditxobat eskaini genien bertakoei eta hainbat dantza eskaini eta gero, merienda goxoa izan genuen !
Mila esker beste behin eta beste bat arte !
2017/10/16
USURBE ANTZOKIKO EMANALDIA
Urtero bezala, aurten ere, Beasaingo Usurbe antzokian emanaldia eskainiko dute Aurtzaka dantza taldeko gure txikitxoek.
- EMANALDIA
Abenduaren 16an (Larunbata) izango da arratsaldeko 17:00.
- ENTSEGU OROKORRA
Abenduaren 13, asteazkena, arratsaldeko 17:00 etan (Usurbe Antzokian).
*Etortzea beharrezkoa izango da pisuzko arrazoi bat ez bada.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
La actuación del grupo Aurtzaka que se realiza el mes de diciembre en el cine Usurbe éste año tendrá LUGAR el sábado 16, a las 17:00.
- ENSAYO GENERAL
Miércoles 13, a las 17:00, en el cine Usurbe.
*Salvo causa de fuerza mayor es inexcusable la asistencia al mismo para poder tomar parte en la sesión del sábado.
ARANGOITIN EMANALDIA
Azaroaren 10ean, Ostiralean, Arangoitin emanaldia eskainiko dute gure taldeko dantzariek. Arratsaldeko 17:30ak aldera hasiko da eta bertan izango gara bertakoei geure saiotxoa eskaintzeko prest.
JOANGO DIREN TALDEAK
2017/09/13
IGARTZAKO DANTZARIAK
Eguerdiko 12etan eman genion hasiera "Maritxu nora zoaz" doinuarekin egun handiari. Kofradiako 111 dantzarik eta 10 musikarik hartu genuen parte segizioan eta Loinazko San Martin plazatik Igartzaraino pausoz pauso buruzagiaren atzetik joan ginen.
Aurten Kataluinako "Esbart Dansaire de Rubí" ko 40 dantzari izan ditugu segizioko bidelagun. Bezperan, Irailaren 8an, Beasaingo Usurbe Antzokian euren emanalditxoa ere eskaini ziguten.
Eguraldiaren aurreikuspena oso ona ez genuen arren eta zaparradatxoa bota zuen arren, oso ondo eutsi zion amaierarako; eta beraz, bukaera bikaina eman genion emanaldiari.
Goizeko saioa amaituta, kofradia bazkaria egin genuen Igartza Jauregian eta arratsaldean berriz, erromeria irekia izan genuen Gernika pasealekuko parkean AIKO TALDEA ren laguntzaz.
EGUN ZORAGARRIA IZAN ZEN!!!
EGUN ZORAGARRIA IZAN ZEN!!!
BIDEOTXO BAT
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
