2019/01/27

SAN MARTIN EGUNA




SAN MARTIN EGUNA


Beasaingo San Martin eguna dela eta, aurten ere Jubilatuen egoitzara joango gara dantza egitera! Irrikitan gaude arratsaldea bertan pasa eta dantzaz alaitzeko!



EGUNA

Otsailak 5ean, asteartean.

ORDUA

Arratsaldeko 17:00etan.

NON

Beasaingo Jubilatuen egoitzan.

 JOANGO DIREN TALDEAK

2007 ko Haurrak
2012ko Haurrak







2018/12/22

ABENDUKO EMANALDIA

ABENDUKO EMANALDIA


Eguberriak gerturatu ahala, urtero bezala geure emanalditxoa eskaini genuen Abenduaren 15ean, larunbatean Usurbe Antzokian. Lan eta lan ibili ondoren, izugarri gozatu genuen emanaldiaz eta zinea bete bete izan genuen! 

                                               ESKERRIK ASKO ETA OTSAILERA ARTE!!!!!! 












2018/12/04

EUSKARAREN EGUNA!

EUSKARAREN EGUNA


Aurten berezia izan dugu Euskararen eguna. Abenduaren 3a, urtero bezala euskararen eguna izateaz gain, euskaraldiaren amaiera zelako. Aurten geure hizkuntza bultzatzeko asmoarekin 11 egunez aritu baikara horretan. 

Merezitako amaiera emateko, herriko zenbait eragilerekin batera plaza azpian elkartu eta zenbait ekintzarekin ospatu genuen; dantza, abestiak... 

Ederki pasatu genuen astelehena berezi eginez! Jarrai dezagun euskaraz entzuten eta hitz egiten! 

Ver las imágenes de origen

 ARGAZKI GEHIAGO


2018/11/14

BERRIRO ERE MARTXAN!


ARANGOITIRA BISITA


Ederki hasi dugu geure ikasturteko emanaldien ibilbidea! Azaroaren 9an, ostiralean, Arangoitin izan ginen zenbait dantzari! Gogo handiz geunden berriro ere bertaratu eta arratsalde polita pasatzeko!

Beste behin, arratsalde paregabea igaro genuen bertaratu ziren guztien laguntzaz!


Mila eskeer eta hurrengo arte! 















ARGAZKIAK

2018/10/21

BADATOR GEURE EMANALDIA ERE !


Abenduan egingo dugun Usurbe Zinemako emanaldia ere ari zaigu pixkanaka hurbiltzen ! Ari dira dantzariak egun handirako euren dantzak prestatzen!

Abenduaren 15ean, larunbatean, izango da arratsaldeko 17:00etan eta aste horretan bertan egingo dugu entsegu orokorra, abenduaren 12an, asteazkenean, arratsaldeko 17:00etan .

PARTE HARTUKO DUTEN TALDEAK
2012 HAURRAK
2010 HAURRAK
2008 HAURRAK
2006 HAURRAK
2003-4 HAURRAK
2003-7 MUTILAK



2018/09/04

BAGATOZ BERRIRO ERE!



Udako oporretan nahikoa deskantsatuta dantzaz betetako urte bati hasiera emateko gogoz gatoz berriro ere !


IKASTURTE HASIERA: IRAILAK 10, ASTELEHENA.
LEKUA: AURTZAKA DANTZA TALDEKO LOKALA- GARMENDIA OTAOLA 9

Gozatu oporrak eta laister ikusiko dugu elkar !



2018-2019 EGUTEGIA

2018-2019 ORDUTEGIA




2018/07/04

DATORREN IKASTURERARTE!














Joan zaigu emanaldiz, dantzari txikiz, entseguz... jositako ikasturte polita. Lan asko egin dugu denok ezinhobe atera zedin eta oso hartu ditugu oporrak datorren ikasturtea berriro ere indarrez hartzeko ! 
Ezin izan genion merienda goxo batzuk gabe amaierarik eman !

Mila esker ikasturte honetan gurekin izan zareten guztiei ! 

Datorren ikasturerarte ! Opor politak pasa!