2015/12/22

ARANGOITIKO EMANALDIKO ARGAZKIAK

Arangoitiko emanaldiko hainbat argazki ikusteko aukera honako esteka honetan klikatuta:

https://picasaweb.google.com/113404046400729884211/ARANGOTIKOEMANALDIA20151218

Oso ondo pasatu genuen eta gainera gabonei hasiera emateko bertakoek eginiko postal bat ere eman ziguten!  Mila esker!





2015/12/14

ARANGOITIKO EMANALDIA

Abenduak 18an, Ostiralean, Beasaingo Arangoitin izango gara gure txikitxoekin bertakoei hainbat dantza eskainiz arratsaldea bixitzeko. 

2008ko neskek eta 2003tik 2007ra bitarteko mutilek egingo dute dantza. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da emanaldia.

Modu paregabean emango diegu hasiera gabonei!



ABENDUKO EMANALDIKO ARGAZKIAK

Abenduak 12 an gure txikitxoek Beasaingo Usurbe Antzokian egin zuten emanaldiko argazkiak ikusteko aukera honako esteka honetan klikatuta:


https://picasaweb.google.com/113404046400729884211/TxikienEmanaldia20151212?feat=embedwebsite

2015/12/09

ABENDUKO EMANALDIA


 Aurten ere iritsi da urtero bezala, Abenduan gure haurrek egiten duten emanaldiaz gozatzeko unea.  Abenduaren 12, Larunbata, izango da arratsaldeko 17:00 etan Beasaingo Usurbe Antzokian. 110 dantzarik hartuko dute parte aurtengoan, eta hainbat dantza eskainiko dizkigute gure neska-mutilek. 

Urtero bezala, gure txistulari, dultzainero... en laguntza izango dugu emanaldian!

 Dantzari hauek hartuko dute parte:

  • 2009 an jaiotako neska-mutilek
  • 2007an jaiotako neskek
  • 2005ean jaiotako neskek
  • 2002ean jaiotako neskek
  • 2000an jaiotako neskek

Animatu gure txikitxoak ikustera! 

2015/09/01

ORDUTEGI ETA EGUTEGIA

ORDUTEGI ETA EGUTEGIA 



Ikasturte honetan izango ditugun klase egunak ikusteko aukera dugu jarraian ikus dezakegun egutegian. Kolore ezberdinez sailkaturik ditugu urteko klase egun eta egun bereziak. 



Jarraian, egun bakoitzean zenbait talderen klase orduak azaltzen dizkigun ordutegi bat dugu. Egun bakoitzean zein lokaletan, ordutan... eta zein irakaslerekin egongo diren azalduz. 

iframe src="URTEKO EMANALDI ETA EKINTZEN BERRI IZATEKO EGUTEGIA" style=" border-width:0 " width="800" height="600" frameborder="0"

2015-2016 IKASTURTEA

2015-2016 IKASTURTEA 



Udako oporrei amaiera emanez, hastear da ikasturte berria. Irailaren 9an hasiera emango diogu ikasturte berriari.

Irailaren 7an berriz, arratsaldeko 18:00etan guraso berrientzat bilera izango da Aurtzaka Dantza Taldeko lokalean (Garmendia Otaola  9)

  -------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


El curso 2015-2016 comenzará el 9 de Septiembre, y la reunión para los padres de l@s nuev@s alumn@s, tendra lugar el 7 de septiembre a las 18:00h en el local de Aurtzaka Dantza Taldea ( Garmendia Otaola, 9)  


2015/06/13

ZEGAMAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

ZUMAIAKO DANTZARI TXIKI EGUNA 






Zumaiako dantzari txiki eguna ospatu zen Ekainaren 7an. Egun berezia izan zen ohiko ez diren tokietan dantza egin zutelako gaztetxoek. Itsasoaren ondoan dantza egiteko aukera paregabea izan zuten!