2017/03/31

ZALDIBIKO DTE '17

Astebukaera honetan, Apirilari hasiera ematearekin batera, 2017ko Dantzari Txiki denboraldiari ere hasiera emango diogu.

XXVII. dantzari txiki eguna ospatuko dugu Zaldibin Igande honetan, Apirilaren 2 an.

Goizeko 11 etan talde guztiak herriko plazan elkartuko gara hamaiketako goxoa jateko. 12:00etan berriz, desfileari ekingo diogu hiru geldiune eginez; talde bakoitzak bina dantza egin beharko ditu.

12:45etan berriz, talde guztiak plazan elkartuko gara denak batera hainbat dantza dantzatzeko eta goizeko saioari amaiera emateko 14:00etan bazkaltzera joango dira etxeetara.

Arratsaldean, Modestoren eskutik jaialdia izango dugu !

OHARTXOAK:

Euria egingo balu, herriko pilotalekuan egingo genuke.

JOANGO DEN TALDEA:

   -2009-10 mutil txikiak
   -2011ko neskak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina