2017/04/07

LEGAZPIKO DTE




Apirilaren 9an, Igandean, XXXII. Legazpiko Dantzari Txiki Eguna ospatuko dugu. Goizeko 11:00etan elkartuko gara Lau-Bideko Rotondan eta bertan hamaiketako goxoa zai izango dugu. 11:45etan kaleetan zehar abiatuko gara dantza ezberdinak eginez. 
13:15 etan berriz, talde guztiak plazan elkartuko gara denak batera hainbat dantza eskaintzeko eta goizeko saioari amaiera emateko, 13:30etan haurrak bazkaltzera joango dira.

Arratsaldean berriz, 15:30etan dantza taldeen arteko jolasak izango ditugu eta 17:00etan Bikuñaenea plazan elkartuko gara denak, 17:30etan kalejira eginez plazara iristeko.

Arratsaldean ere hainbat dantza eskaini ondoren, 18:45etan egunari amaiera emango diogu.

*JOANGO DIREN TALDEAK: - 2007 ko neskak

                       - 2009ko neskak


Bertan ikusiko gara!!!! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina