2018/05/28

ORDIZIAKO DANTZA ASTEBURUA

ORDIZIAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Ordiziako dantza asteburua izan dela eta, Larunbatean, orain dela 150 urte jaio zen Jose Lorenzo Pujana dantza maisuari omenaldia egin genion Aurtzakako eta Amets Bideko dantzariak, Ordiziako txistularien laguntzaz Ordiziako zortzikoaren 3.edizioa osatuz. 

Igandean, berriz, dantzari txiki eguna ospatu zuten eta gu ere bertan izan ginen! 

Egun borobila izan zen igandekoa! Goizean goiz Barandiaran plazan elkartu eta Ordiziako kaleetan zehar denak batera abiatu ginen, hainbat dantza eskaini eta plazan goizeko saioa amaituz. Ondoren, bazkaltzera joan eta arratsalde partean jolasak izan genituen ! 

Eguna modu paregabean amaitu genuen Tio Teronen emanaldiarekin!


A ze asteburua Ordizian ! 






 


ARGAZKI GEHIAGO


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina