2015/04/12

ZEGAMAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

ZEGAMAKO DANTZARI TXIKI EGUNA 

Apirilak 19, igandea, Zegamako dantzari txiki eguna ospatuko da eta bertan izango dira 2007-2008an jaiotako neskatxak eguna girotzen. 

Goizeko 10:45an elkartuko gara Aitxuri Herri-eskolako pilotalekuan eta harrera-hamaiketakoa izango dugu egunari hasiera emateko. 11:30etan hasiko da desfilea eta herrian zehar ibiliko gara geldialdi desberdinetan dantzak eginez. Ekitaldiari amaiera emateko, plazan elkartuko gara talde guztiak batera dantza egiteko eta bakoitzak bere saio txikia eskaintzeko. 14:00etan emango diogu amaiera  goizari. 

Eguraldiak lagunduko ez baligu, herriko pilotalekuan izango litzateke saio guztia. 

Animatu! 

2015/03/15

ZALDIBIKO DANTZARI TXIKI EGUNA


Hilak 15, Igandea, Zaldibiko Dantzari Txiki eguna ospatu dugu. Goizeko 11etan gelditu gara herriko pilotalekuan, eta eguraldi kaxkarragatik desfilatu ezin izan dugun arren, dantza batean alaitu dugu goiza pilotalekuan bertan. 

Goierriko hainbat taldek hartu dute parte egun hontan (Ordizi, Gabiri, Beasain, Legorreta... eta baita zaldibiarrek ere)

Egun berezia izan da zaldibiarrentzat eta baita besteontzat ere, Iztueta dantza taldearen 25. urteurrena izan baita eta esker ona emateko oroigarri bana eman digute. 

Goizeko saioa amaituta, arratsaldean Modestoren txanda iritsi da eta arratsaldea alaitzeko pilotalekuan dantza batean jarraitu dugu. 
    








2015/02/25





Astebukaera honetan HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO XIV AURRESKU ETA SOINU-ZAHAR TXAPELKETA ospatuko da Beasaingo Usurbe antzokian. Haur eta gaztetxoak dantzan ikusteko aukera ezinhobea da. Animatu zaitezte!




2015/02/16

OTSAILEKO EMANALDIA 



Otsailaren 7an, dantza emanaldia izan genuen Beasaingo Usurbe antzokian Aurtzakako gaztetxoen eskutik. Hainbat adinetako umeek hartu zuten parte, tartean: 

2009ko neskak
2009ko mutillak
2007ko neskak
2005eko neskak
2001ko neskak
1999ko neska-mutilak

Hainbat dantzarekin giroa alaitu ondoren,  amaiera emateko, bukaera unkigarri bat eman zitzaion emanaldiari gure Joseba Juarez gogoratuz, bere ikasle izandako mutil txikiek eskeinitako bertso eta irakasleek berarentzat dantzatutako arin-arin batekin. 

Arratsaldea ondo amaitzeko, merezitako txokolate bokadilloa ere izan zuten umeek.

 Hona hemen argazkiak ikusteko aukera: 

2014/12/09

USURBE ANTZOKIAN EMANALDIA

ABENDUKO EMANALDIA 



Abenduaren 13, larunbata, Aurtzaka Dantza Taldeko hainbat talde txikik emanaldie emango dute Beasaingo Usurbe antzokian. Emanaldia arratsaldeko 17:00 etan hasiko da. 

Hainbat adinetako umek hartuko dute emanaldian: 

  • 2008ko neskak
  • 2008ko mutilak
  • 2006ko neskak
  • 2006ko mutilak
  • 2004ko mutilak
  • 2003ko neskak
  • 2002ko mutilak
  • 2000ko neskak
Sarreren inguruan, ume bakoitzari bina emango zaizkio eta gehiago nahi izanez gero, egunean bertan ilaran jarri beharko da. 100 gehiago egongo dira eta doanik izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez bi gehiago hartzeko aukera izango du. 

Emanaldi bukaeran,meriendatzeko bokadiloak ere banatuko zaizkie.

2014/11/03

ARANGOITIKO EMANALDIA



Azaroaren 3, Astelehena, Beasaingo Arangoiti residentzian izan ziren gure gaztetxoak. Alde batetik, 7-8 urteko neskak aritu ziren hainbat dantza egiten eta tartekatuz mutilek ere hainbat dantza egin zituzten txistularien laguntzatz, giroa alaitzeko.  Bukatzeko, merienda goxo bat ere eman ziguten eskerrak emateko.