2018/02/12

MENDIZALE ELKARTEA




ARANGOITI-MENDIZALE ELKARTEA


Mendizale elkarteak antolatuta Arangoitira bixita egitea ere joango gara aurten! 

EGUNA
OTSAILAREN 18 a, Igandea.
ORDUA
Arratsaldeko 16:00ak.
TOKIA
Bideluze Plaza (Arangoitira igoko gara kalejiran)
JOANGO DIREN TALDEAK
2005 neskak
2011 haurrak

Igandarerarte !



IÑAUTERIAK18



IÑAUTERIAK BEASAINEN




Euria eta hotza lagun izan ditugula igaro ditugu aurtengo Iñauteriak, hala ere, ez digute dantzarako gogoa kendu eta herria alaituz aritu ginen egun osoan zehar ! 

Goizean hainbat dantza egin eta arratsaldean berriz, mozorroak nagusi izan zirela, "Muxutruk" taldearen erromeri kontzertua izan genuen dantzan jarraitzeko! 

Egun paregabea pasatu genuen! Mila esker guztioi eta hurrengo urterarte!









LOINAZKO SAN MARTIN ETA SANTA AGEDA EGUNA



Aurten ere ezinhobe ospatu genuen Beasaingo San Martin eta Santa Ageda eguna. Beste behin dantzaz eta txistuz alaitu genuen arratsaldea! Mila esker zuen txalo eta tratuagatik!

Beste bat arte !



















2018/02/02

ZAHARREN EGOITZA





Beasainek Loinazko San Martin eta Santa Ageda eguna ospatuko ditu Otsailaren 5ean, asteleheanean. Gure txikiak Beasaingo zaharren egoitzara joango dira euren emanalditxoa eskaintzera.

Hasi baino lehen, bertako hainbat gizon-emakume omenduko ditugu eta ondoren, emanaldia eskainiko dugu!

LEKUA
ZAHARREN EGOITZA

(CL/KL ERAUSKIN, 5-BJ BEASAIN)
EGUNA
OTSAILAK 5, ASTELEHENA
ORDUA
ARRATSALDEKO 17:00
JOANGO DIREN TALDEAK
2009 NESKAK
2010 NESKAK




2018/01/28

OTSAILEKO EMANALDIA

Astero astero dantzak prestatzen aritu ondoren; iritsi da taula gainean, egindako lana erakusteko unea !  

EMANALDIA

Otsailaren 17an, larunbatean, izango da Usurbe Antzokian arratsaldeko 17:00etan. Dantzariek, hala ere, 16:15 etan egon beharko dute jantzita.  

ENTSEGU OROKORRA

Otsailaren 14ean, asteazkenean, izango da arratsaldeko 17:15etan. Entseguak gutxigorabehera, bi orduko iraupena izango du. 

SARRERAK LEIHATILAN

Haur bakoitzari BI sarrera banatuko zaizkio. Gehiago nahi izanez gero, asteazkeneko entsegua eta gero, arratsaldeko 19:30etan leihatilan gehiago eskuratzeko aukera izango da. Ilaran jartzen den bakoitzak BI sarrera hartzeko aukera izango du. Sarrerak zenbakitu gabeak izangho dira.

ZUEN ZAI EGONGO GARA!



BADATOZ IHAUTERIAK

Ezin galduko dugu Beasaingo kaleak kolorez, dantzaz, musikaz... alaitzeko ohitura polita. Iritsi dira Ihauteriak ! Otsailaren 10, larunbatean, goizeko 11:00etan aterako gara kalez kale herria girotzera !  Arratsaldean, berriz, erromeriaz gozatzeko aukera izango dugu 19:30etatik aurrera, Loinazko San Martin plaza azpian.



ENTSEGUAK
NON: OSTADAR DANTZA TALDEKO LOKALA (ORIAMENDI, 10)
EGUNA
ORDUA
OSTIRALETAN
20:00
LARUNBATETAN
11:00

ANIMA ZAITEZTE ! 



2018/01/08

DANTZARA BUELTA


Iritsi gara Urtarrilaren 8ra eta beraz, eman diegu amaiera oporrei. Gaur, hilak 8, astelehena, berriro ere klaseei heltzea tokatzen zaigu. 

Bete dezagun 2018 ere dantzaz!