2017/07/01
MERENDOLAK ETA KURTSO BUKAERA
Merendolekin eman diogu amaiera dantzako entseguei ! Modu ezinhobea ikasturteari amaiera emateko ! Ederki pasatu genuen !
SAN JUAN 2017
Udako solstizioa ospatzeko eta ikasturteari amaiera emanez, udari hasiera emateko San Joan sua ospatu genuen geure neskatxen soka dantzarekin. Egun luzea izan zen Ekainaren 23koa. Lehenik eta behin, taldetxotan banatu eta koroak egiteko loreak biltzera joan ginen hainbat taldekide. Ondoren, familiaren laguntzaz norberak bere koroa egin ondoren, jantzi eta dantza egiteko garaia iritsi zen.
Makala altxa ondoren, Igartzan dantzatu ondoren, jauregian afaldu eta txistularien laguntzaz geltokira joan ginen sua piztu aurreko dantza egitera. Urduritasuna nabari zen bertan baina urteko egunik luzeena, zoragarri joan zitzaigun ! Ederki aprobetxatu genuen eta ezin hobe dantzatu zuten gure neskatxek !
Mutilak ere paregabe aritu ziren!
Zorionak denei!
ARGAZKIAK
- https://www.flickr.com/photos/30452668@N02/
- https://goo.gl/photos/g8T5zzEDVTUbCemy7
- ARGAZKIAK
2017/06/27
JUBILATUAK 2017-06-26
Ikasturteari amaiera emateko jubilatuetan dantza egitera joan ginen Astelehenean, Ekainarean 26ean. Arratsaldeko 17:00etan elkartu ginen Andra Mendi ikastolako parke aurrean eta behin ordua iritsita, hainbat dantza eskaini genizkien hango ikusleei.
Dantza egin ondoren, merendola ere izan genuen! Eta horretaz gain, hainbat goxoki ere eman zizkiguten!
Mila esker ! Oso ondo pasatu genuen! Beste bat arte !
Uda ona pasa eta hurrengo ikasturterarte!!
SAN JOANETAKO ENTSEGU OROKORRA
San Joanetako neskatxek entsegu orokorra izan zuten Ekainaren 22an, San Juan bezpera baino lehen. Bertan, azkeneko ikutuak eman eta egun handirako azken entsegua izan zuten gure neskak. Mutilak ere etorri ziren entsaiatzera eta denak batera aritu ginen detailerik txikiena ere zaintzen !
Txistulariak ere han zeuden euren entsegua egin eta laguntzeko prest!
2017/06/24
URRETXU DTE ARGAZKIAK
Lazkaoko dantza txikiarekin batera ospatu genuen Urretxuko dantzari txiki eguna ere eta gainontzeko dantzari txiki egunetan ez bezala, egun osoan zehar aritu ginen gure dantzak eskaintzen!
Eguzkiak ondo berotzen zuela aritu ginen goiz guztian zehar Urretxuko kaleak girotzen eta arratsaldean berriz, plazan egin genituen dantza guztiak!
Oso ondo pasatu genuen! Beste bat arte!
ARGAZKIAK ikusteko aukera
ZAHARREN EGOITZAN EMANALDIA
Era ezin hobean emango diogu amaiera aurtengo ikasturteari; Ekainaren 26ean, Astelehenean, Zaharren egoitzara (KL ERAUSKIN, 5-BJ) joango gara gure emanalditxoa eskaintzera. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da emanaldia eta hainbat dantza eskainiko ditugu arratsaldea girotzeko asmotan!
Joango diren taldeak:
-2011 an jaiotako neskak
-2003-7an jaiotako mutilak
2017/06/20
SAN JOANETAKO KOROEN IKASTAROA
Badator pixkanaka udako oporrei hasiera ematearekin batera, San Juan bezpera ! Aurten ere, San Juan Sua egitearekin batera dantzan aterako dira gure neskatxak, euren mutilak lagun izango dituztela.
Traje zuriak janzteaz gain, tradizioari helduz, koroak egingo ditugu hilaren 23an; eta horretarako, familia guztiarentzat erabilgarri izan litekeen ikastaroa izan genuen Ekainaren 17an, Larunbatean.
Dolarea jauregian bildu ginen taldeko hainbat kide zein familia eta azalpen txiki bat eman ondoren, oso gustura aritu ginen egun handirako koroak egiten trebatzen.
Koroa zoragarriak egin genituen, bestela argazkiak ikustea besterik ez dago!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



