2018/06/28

SAN JUAN'18

Egun berezia izaten da Ekainaren 23koa. Lan asko egin genuen egun berezi hori borobila izan zedin eta horretarako egun guztian zehar aritu ginen lanean. Aurten ere beste behin eziƱhobe eman diogu hasiera udako solstizioari. 

Dotore atera ziren gure dantzariak traje zuriz eta  bildutako lorez eginiko koroak jantzita. 

Zorionak denei eta eskerrik asko egunean bertan gurekin izan ziren guztiei ! 





















ARGAZKI GEHIAGO













2018/06/27

ZAHARREN EGOITZAN EMANALDIA

ZAHARREN EGOITZAN EMANALDIA

Asteartean amaiera eman genion ikasturteari Beasaingo zaharren egoitzan emanaldia eskaintzearekin batera. Arratsaldeko 17:00etan hasi genuen dantza saioa eta zenbait dantza egin ondoren, merienda goxoa prestatu ziguten bertakoek!

Ezin hobeto eman genion amaiera ikasturteari !

Mila esker eta datorren ikasturterarte!

2018/06/19

SAN JUAN DALA, SAN JUAN DALA...


SAN JUAN DALA, SAN JUAN DALA...

Udako solstizioaren hasiera dela eta, ongi etorria emango diogu urtaro berriari Ekainaren 23an, larunbatean. 

Orain arte eginiko lana erakusteko unea iritsiko zaie geure dantzariei eta eguarditik hasita iluntzera arte lanean arituko gara egindakoa ezinhobe irteteko. 



EGITARAUA
15:30etan
LORAK BILTZEA AUTOBUSEAN (Geltokian)
17:00etan
LAGUNTZAILEEK ARROPA EKARRI
17:00-18:30etara
KOROIAK EGIN ETA DANTZARIAK JANTZI
19:30etan
ZUHAITZ IGOERA
19:30etan
NESKATXEN DANTZA SAIOA IGARTZAN
21:15etan
KALEJIRA BARRENDAIN PLAZARA
21:30etan
BIKOTEA PLAZAN ZAI
22:00etan
SAN JOAN NESKATXEN ESKU DANTZA BARRENDAINEN

*  ENSAIO OROKORRA: 

- Noiz: Ekainak 22, Ostirala-- Arratsaldeko 17:00etan.
- Non: Dolarea Parkean.
- BIKOTEEK: 17:30etan egon beharko dute.









URRETXUN DANTZAN

URRETXUN DANTZAN

Lazkaoko dantzari txikiarekin batera Urretxukoa ere Igandean ospatu genuen! 40.urtteurrenaren ospakizuna izan zen Igandekoa eta egun paregabea pasatu genuen egun guztian zehar dantzan arituz. Goizean goiz Urretxuko kaleetan zehar dantzan aritu ondoren, etxeetan bazkari goxoa eduki eta arratsaldean berriro ere dantza emanaldiari ekin genion !

Ezin hobe aprobetxatu genuen eguna denak batera dantza eta dantza ! 

Pozik bueltatu ginen egun paregabea pasata ! Mila esker ! 


















ARGAZKI GEHIAGO

LAZKAON EZINHOBE!


LAZKAOKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Ikasturteari amaiera ematearekin batera dantzari txikiei ere ari gara pixkanaka bukeara ematen. Lazkaon izan gara asteburuan dantzari txiki eguna ospatzen! Eguraldia lagun izan genuelarik egun paregabea pasatu genuen!

Goizean goiz Lazkaoko kaleetan zehar dantza eta dantza aritu ondoren, herriko plazan denak batera bazkaldu eta arratsaldean ere dantzan jarraitu genuen! 

Ezin izan diegu aurtengo dantzari txiki egunei amaiera hobea eman ! Mila esker !












2018/06/17

ZE GUSTORA ARANGOITIN!

ARANGOITIN EMANALDIA


Ikasturteari amaiera ematen joateko azkeneko aldiz Arangoitin izan ginen Ostiralean, hilak 15ean. Bertan elkartu eta bertakoei hainbat dantza eskaini genizkien arratsaldea girotu eta dantzaz alaitzeko. 

Dantza eta dantza aritu ondoren, merienda goxoa ere eman ziguten ospatzeko! Oso gustura aritu ginen beste behiƱ bertakoekin arratsaldea pasatuz. 

Gustura joango gara hurrengoan ere! Mila esker ! 




















ARGAZKI GEHIAGO

2018/06/11

EMANALDIA ARANGOITIN!


EMANALDIA ARANGOITIN

Ohitura dugun bezala Ostiral honetan, hilak 15, Arangoitira joango gara bertakoekin arratsaldea pasa eta geure emanalditxoa eskaintzera.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da emanaldia eta zenbait dantza egingo ditugu arratsaldea girotzeko!

Ostiralerarte!!

JOANGO DIREN TALDEAK:
2006 NESKAK
2003-7 MUTILAK