2015/04/12

LEGORRETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

LEGORRETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA 

Legorretako dantzari txiki eguna ere, apirilaren 19 an ospatuko da. Goizeko 11etan herriko Korta eta Zapas enparantzan bilduko dira dantzari guztiak eta bertan hamaiketakoa izango dute egunari hasiera emateko. 2009an jaiotako mutilak eta 2002-2003an jaiotako neska-mutilak izango ditugu bertan.

Eguerdiko 12etan desfileari ekingo diote eta Ordiziako AMETS BIDE, Zaldibiako IZTUETA, Legorretako IRRINTZI ALAI eta Beasaingo AURTZAKA izango dira bertan dantzan arituko diren taldeak.

Herrian zehar hainbat dantza eskaini eta gero, herriko plazan elkartuko dira talde guztiak danak batera dantza ezberdinak eskaintzeko eta baita talde bakoitzak bere saiotxoa egiteko ere.

Goizeko saioari amaiera emanda, 14:15etan haurrak bazkaltzera joango dira eta arratsaldean berriz, 16:30 etan, emanaldia izango dugu DJ-PORRUN en eskutik.

17:30etan plazara hurbildu, umeak jaso eta gurasoen ardurapean geratuko dira.

Anima zaitezte!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina